Karlos Zarraga: ‘argitaletxe batzuk oso kalidade eskaseko lanak ataraten ditue’

Saioa Torre Gereketa 2007-01-05 01:00   Barriketan

Renoko (Nevada, AEB) unibersidadeko euskal liburutegia horniduteko liburuak bialdu ditu hainbat urtean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

La Oreja de Van Gogh da euskaldunei gehien gustetan jaken taldea

Bizkaie! 2007-01-04 01:00   Musikea

Eusko Jaurlaritzako Soziologi-Prospekzino Bulegoak egindako euskal soziometroaren datuetan oinarrituta, donostiarrak dira euskaldunei gehien gustetan jakezanak. Inkestako galderak 2.886 laguni egin eutsiezan igazko irailaren 26tik urriaren 11ra bitartean.

Ume kantariak Arriagan

Bizkaie! 2007-01-04 01:00   Musikea

OLBE Operaren Lagunen Bilboko Alkarteak Benjamin Britten musikagile ingelesaren 'Kedar-garbitzaile txikia' obrea estreinauko dau Bilboko Arriaga Antzokian. Obrea urtarrilaren 6an eta 7an antzeztuko dabe, goizeko hamabietan eta arratsaldeko zazpiretan.

Errege-errosko erraldoia Bilbon

Bizkaie! 2007-01-04 01:00

Barikuan, urtarrilak 5, 12:30ean, munduko errege-errosko handiena jan ahal izango da Bilbon. Pastel erraldoiak 2.275 kilo, 20 metroko luzeerea eta 10 metroko zabalerea izango ditu.

Udal euskaltegietako irakasleek udalerrietako euskera planetan parte hartuko dabe

Bizkaie! 2007-01-03 01:00   Euskerea berbagai

Udalerrietako euskera planen ebaluazinoan, jarraipenean eta koordinazinoan udal euskaltegietako partaidetzea sustatzea da planaren helburua.

Euskerea Bizibarritzeko Plan Estrategikoa onartu dau Bermeok

Bizkaie! 2007-01-03 01:00   Euskerea berbagai 2007-2009 tartean ezarriko da

Arduradunen esanetan, ‘normalizazinoaren ikuspegi zabala eta osoa izateko, helburu orokorrak eta zehatzak eskuratzeko eta lanaren lehentasunak hobeto sendotzeko’ eratu da egitasmo barria.

Unai Basurko Australian

Bizkaie! 2007-01-03 01:00   Euskaldunak munduan

Joandako urriaren 22an, Getxoko portutik abiatu eta 72 egun, 7 ordu eta 22 minutu geroago, bart, Euskal Herrian arratsaldeko 19:22 ziranean sartu zan Fremantle, Australia mendebaldeko portuan Velux 5 Oceans estropadearen lehen etapeari amaierea emonaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Botxo Boogies taldeak jazz eran moldatutako Juan Crisóstomo de Arriagaren musikea joko dau Bilbon

Bizkaie! 2007-01-03 01:00   Musikea

Bilboko swing-boogie bandeak jazz erara zein vals, bolero, samba edo funk erara moldatutako Arriagaren piezak dituan errepertorioa eskainiko dau, musikari bilbotarraren omenezko erakusketa-aretoan bertan.

Elorrioko toponimia plazan

Labayru Gaur 2007-01-03 01:00   Euskerea berbagai

Elorrioko uria sortu zaneko 650 urte bete dan urte berean, ze opari hobeagorik herriaren esentzia hobeto erakusten lagunduko deuskun ‘Elorrioko Toponimia’ liburua eta mapa toponimikoa baino?

Iruzurrak ardaoetan

Imanol Sarasola Enologoa 2007-01-03 01:00   Jan edanak

Beste gai askogaz pasetan dan legez, ardaoetan be izaten dira iruzurrak. Jagokon kategoriara ailegau danetik, hainbat marka eta jatorrizko izentapen falsifikauta, antzeko ardaoak ikusi izan dira. Baina badagoz probak iruzur horreei aurre egiteko.

Gabonetako izar distiratsuena: Nintendo Wii

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-01-03 01:00

Teknologia erregaletea aukera ezin hobea da gure ideia eskasak aberasteko. Hamaikatxu idea dagoz merkatuan baina finago aztertuz, imini daiguzan gure begiak egunotan distirarik handiena emoten dauen produktuaren gainean: Nintendoren Wii.

Burdeoseko Opera Nazionaleko ‘jantzari izar’ izentau dabe Yebra

Bizkaie! 2007-01-03 01:00   Euskaldunak munduan

Urtebarri egunean Casse-Noisette obran jantzan egin ostean, Igor Yebra bilbotarra ‘jantzari izar’ izentau dau Burdeoseko Opera Nazionalak.

Candida

Joseba Terreros 2007-01-03 01:00   Zinema kritikak

Ontasun urratuezinez jantzitako neskame honen gaineko istorioak neurri bako sentimentalismoaren potxingora salto egin eta bustiegi azaltzen jaku, bihozberatasunaz mela-mela eginda.

Hizkuntza Politikarako aurrekontua 51,1 miloe eurokoa da, igaz baino %13,3 handiagoa

Bizkaie! 2007-01-03 01:00   Euskerea berbagai

Euskereak behar dauen aurrekonturik ‘handi, eraginkor, erabagigarri eta garrantzitsuena euskerea erabiltea da, euskereak hiztunak behar ditualako eta ez salbatzaileak’ adierazo dau Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.

Hamaika Bertute

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-01-02 01:00   Bertsolaritzea

Egitasmo barri honetan bertsolari eta gai-jartzaileak batu dira. Batez be gazte-jenteak bertso-saioetan parte hartzeko eta bertso saioak antolatzeko dauen aukera urriari erantzun bat emotea da helburua. Informazino gehiago: Hamaika Bertute

Bergarako besarkada barri baten atarian?

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2007-01-02 01:00

Aspaldi honetan, giro politikoan nagusi dogu Bake Prozesua deritxana berbagai. Bateren batek ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko alkarrizketea eta ondoren lortu leiteken hitzarmena sasoi bateko ‘Bergarako Besarkada’ barri bat izan daitekeela esan dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Manu Robles-Arangiz fundazinoak ‘Euskalgintza sindikalgintzan txertatu III’ liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2007-01-02 01:00   kulturbiz

Iñigo Aranbarri, Jakes Bortayrou, Andoni Egaña eta Roldan Jimenoren testuak batu ditu Manu Robles-Arangiz Institutua fundazinoak ‘Euskalgintza sindikalgintzan txertatu’ izeneko sailaren hirugarren alean. Aitatutako sailean euskal kulturako hainbat ahotsek euskera, kultura, lan mundua eta gizarteari buruzko berbaldiak emoten ditue, eta gero hitzaldiok liburuan argitaratzeko moldatzen dira.

Izu-ikarea ez da amaitu

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-01-02 01:00   Bidaide

Vietnameko gerrea amaitu eta hiru hamarkada geroago, Laoseko lurretan lehertu bako milaka mina dagoz. Vietnameko gerran AEBek Laosen botatako bi miloe tona leherkailuen parte dira eta adituen kalkuluen arabera, % 10 eta % 30 bitartean ez ziran lehertu. Ordutik, urtero berrehun bat lagun hilten dira.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Guggenheim Bilbao Museoa: miloe bat bisitari baino gehiago 2006an

Bizkaie! 2007-01-02 01:00

Guggenheim Bilbao Museoak 1.008.774 bisitari izan ebazan 2006an. Zifra honi esker museoak ekitaldi honetarako eukazan aurreikuspenak (880.000 bisitari) % 14 gainditu dira eta % 5, barriz, 2005ean jasotako bisitari kopurua (965.082).

Patxi Baztarrika Ramon Llull Institutuko zuzendariagaz batu da Bartzelonan Etxepare Euskal Institutuaz berba egiteko

Bizkaie! 2006-12-29 01:00   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzeak, atzerrian euskerea eta euskal kulturea zabalduko dauen Etxepare Euskal Institutua sortu eta garatzeko lege proposamena onartu dau, eta aitatutako bilerea gai horren harira egin dabe Baztarrikak eta Bargallók.