Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia Sariaren XIV. edizinoko deialdia zabalik dago

Bizkaie! 2008-04-08 11:52

Eusko Ikaskuntzeak eta Euskadiko Kutxak alkarregaz antolatzen daben saria 1995ean sortu eben, humanidade, kultura, arte eta gizarte zientziaren arloan aktibo jarraitzen daben curriculum nabarmenenak saritzeko.

Eusko Ikaskuntzeak eta Euskadiko Kutxak alkarregaz antolatzen daben Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia Sariaren XIV. edizinoko deialdia zabalik dago honezkero. Erakundeek 1995ean sortu eben saria, humanidade, kultura, arte eta gizarte zientziaren arloan aktibo jarraitzen daben curriculum nabarmenenak saritzeko.

Euskal kulturan urtero zientzia eta sorkuntzaren arloan emoten dan sari ospetsuenetako bat da. Epaimahaia honakoek osotzen dabe: Eusko Ikaskuntzako presidenteak; Euskadiko Kutxako zuzendari nagusiak; Euskal Herriko Unibersidadeko, Deustuko Unibersidadeko, Nafarroako Unibersidadeko, Pau eta Adour Herrialdeetako Unibersidadeko, Mondragon Unibersidadeko eta Urruneko Hezkuntzako Unibersidade Nazionaleko errektoreek. Ganera, zientzia ebaluazinoan espezialista diran aditu bik be parte hartuko dabe epaimahaian.

Saridunen lan osoak Euskal Herriko kultur garapenean modu eraginkorrean eragina izan behar dau. Hautagaitzeak modu personalean edo hirugarren personek aurkeztutakoak izan daitekez, baita erakunde edo unibersidade departamentuek, zientzia eta kultura erakundeek be. Sari bakarra emongo da, 20.000 eurokoa. Curriculumak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Aurreko edizinoetan, honako honeek izan dira saridunak: Julio Caro Baroja (1995), Alvaro d'Ors (1996), Luis Villasante (1997), Jesus Altuna eta Juan Plazaola (1998), Eduardo Chillida (1999), Miguel Artola (2000), Juan Garmendia (2001), Bernardo Atxaga (2002), Gurutz Jauregi (2003), Juan San Martin (2004), Nestor Basterretxea (2005), Maite Lafourcade (2006) eta Gregorio Monreal (2007).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu