Euskerearen ezagutza egiaztatzen daben titulu eta ziurtagiriak Europara egokituko ditue

Bizkaie! 2008-04-09 11:33   Euskerea berbagai

Kultura, Ogasun eta Herri Administrazino, Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa, Herrizaingo eta Osasun sailburuek aurkeztutako proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak euskerearen ezagutzea egiaztatzen daben titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko dekretua onartu dau.

Euskerazko egiaztagiri guztiak alkarregaz baliokidetzen dituan dekretu honek zuzenean eragiten deutse orain arteko egiaztapen-sisteman oinarrituta agiria lortu daben herritarrei eta euskera tituluren bat eskuratzeko bidean dagozanei.

Dekretu honen helburua euskerearen ezagutza egiaztatzen daben titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatzea eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzea da.

Dekretuan zehazten dan moduan, Baliokidetzen Jarraipen Batzordea sortu da hizkuntz politikearen ganeko eskumena dauen sailean. Kideak honako honeek dira: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzea; HAEE; HABE; Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Saila; Osakidetza; eta, Herrizaingo Sailen ordezkariak. Euskerearen ezagutza egiaztatzen daben titulu eta ziurtagiriak eskuratzeko probak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren mailetara egokitzea da helburua.

Baliokidetzako titulu eta ziurtagiriak eskuratzeko probak urtebeteko epean egokituko dira, horreetako bakotxak parekatuta dagoan Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren maileagaz bat egiteko. Horretarako aintzat hartuko dira dekretuan zehaztutako trebetasunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu