Pizza.com domeinua 2,6 miloe dolarretan saldu dabe

Bizkaie! 2008-04-08 18:39

New York uriko Chris Clarkek 2,6 miloe dolarretan saldu dau Interneteko enkante bidez pizza.com domeinua. 1994an erosi eban 20 dolarren truke, New York Post egunkariak jakinarazo dauenez. Enkantean 24 eskaintza izan ziran, 100 dolarretan hasi eta, azkenean, 2’6 miloe dolarretan saldu eban.

Clark eta bere familiak egokien iruditu jaken moduan ospatu dabe, hau da, pizza jaten. Egunkariaren kalkuluen arabera, saltzaileak 1,3 miloe pizza zati erosi ahal izango leukez, bi dolarretako prezioan.

Chris Clark webgune aholkularitza enpresa bateko arduraduna da eta domeinu hori 1994an erosi eban pizzeria bategaz konpartiduteko asmoz. Azkenean, ez eben akordiorik berbatu eta Clark jn.ak domeinua gordetea erabagi eban; orain, barriz, sekulako diru partidea irabazi dau.

Historiako domeinurik karuena sex.com izan zan. 2006ko urtarrilaren 19an, 14 miloe dolarretan saldua izan zan. Bigarren domeinu karuena, barriz, porn.com izan zan, 9,4 miloe dolarretan saldua eta, hirugarren domeinu karuena business.com izan zan 7,5 dolarretan saldua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu