EHUko 35 tituludun barrik Europan egingo ditue enpresa-praktikak

Bizkaie! 2008-04-09 15:27   Euskaldunak munduan

Ikasleen lehenengo lan eskarmentua Euskal Herritik kanpo Europako enpresetan izan gura daben gazteentzat zuzendutako EPEZ (Enpresen Praktikak Europan Zehar) programeak eskaintzen dau aukera hori.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) 35 tituludun barrik Europako enpresetan osatuko dabe prestakuntza EPEZ (Enpresen Praktikak Europan Zehar) programeak eskaintzen dituan praktikei esker. EPEZ programearen bigarren deialdia da, EHUko Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak bultzatzen dau BBK-Gaztelanbidean Fundazinoaren laguntzinoagaz; Leonardo da Vinci Agentziaren mobikortasun programea be deialdian sartzen da. Ikasleen lehenengo lan eskarmentua Euskal Herritik kanpo Europako enpresetan izan gura daben gazteentzat da programea.

Aurten, aukeratutako gazteek Europar Batasuneko sei norakotan egingo ditue praktikak: Praga (Txekia), Lyon (Frantzia), Padua-Venecia (Italia), Lisboa (Portugal), Derry (Erresuma Batua) eta Dublin (Irlanda). Parte-hartzaileen talde bat, 21 kide, norakoetara abiatuko da hil honetan, eta egonaldiaren 14 asteak amaitutakoan, garagarrilean bueltauko da. Gainontzeko 14 kidek egonaldiak egingo ditue programearen bigarren fasean, irailean. Parte-hartzaile horreek aukeratzeko datozan asteotan bigarren deialdia egingo da.

Beken iraupena 14 astekoa da eta praktika-aldiak honela izango dira: hiru aste prestakuntza linguistiko eta kulturalerako (danetara 60 eskola) eta beste 11 aste bakotxaren titulazinoagaz lotutako lan-praktikak egiteko. Bekadunek tutore bi izango ditue, bata enpresakoa eta bestea koordinatzaile orokorra, aurreikusitako jarduerak antolatzeko eta gainbegiratzeko.

EPEZ programearen onuradunek egonaldiko gastu nagusiak ordainduta izango ditue (bidaiak, aseguruak, prestakuntzea, ostatua, kudeaketea eta antolakuntzea). Horrezaz ganera, BBK Gazte Lanbidean Fundazinotik 200 euroko diru-laguntzinoa jasoko dabe hilean BBKko bezeroak diranek.


Deialdiaren arrakastea

EHUko iturriek azaldu dabenez, ekimenak 'arrakasta nabarmena' izan dau. Programan parte hartzeko 70 eskaera jaso dira lehenengo fasean eta 'aitatzekoak dira eskatzaileen maila akademiko altua eta motibazio handia'.

Prozesu horretan honako erispideak hartu dira kontuan, besteak beste: lanean hasteko erraztasun gitxiago emoten dauen unibersidade-ikasketea izatea; espediente akademikoa; programan parte hartzeko motibazinoa; eta Bizkaian erroldatuta egotea, ikasketak EHUko edozein campus edo ikastegitan egin arren.

Lehenengo fasean aukeratu diran 21 ikasleak honako ikastegietakoak dira: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultadekoak (sei), Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadekoak (sei), Zientzia eta Teknologia Fakultatekoak (lau). Gainontzekoak, Arte Ederren Fakultadekoak (bi), Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibersidade Eskolakoa (bat) eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibersidade Eskolakoa (bat) izan dira. Eskatzaile gehienak emakumeak izan dira (% 77), baita onuradunak be (%81). Herrialdeei jagokenez, gehien eskatu dabena Erresuma Batua izan da.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) 35 tituludun barrik Europako enpresetan osatuko dabe prestakuntza EPEZ (Enpresen Praktikak Europan Zehar) programeak eskaintzen dituan praktikei esker. EPEZ programearen bigarren deialdia da, EHUko Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak bultzatzen dau BBK-Gaztelanbidean Fundazinoaren laguntzeagaz, eta Leonardo da Vinci Agentziaren mobikortasun programeak laguntzeko deialdian sartzen da. Ikasleen lehenengo lan eskarmentua Euskal Herritik kanpo Europako enpresetan izan gura daben gazteentzat da programea.

Aurten, aukeratutako gazteek Europar Batasuneko sei norakotan egingo ditue praktikak: Praga (Txekia), Lyon (Frantzia), Padua-Venecia (Italia), Lisboa (Portugal), Derry (Erresuma Batua) eta Dublin (Irlanda). Parte-hartzaileen talde bat, 21 kide, norakoetara abiatuko da hil honetan, eta egonaldiaren 14 asteak amaitutakoan, garagarrilean bueltauko da. Gainontzeko 14 kidek egonaldiak egingo ditue programearen bigarren fasean, irailean. Parte-hartzaile horreek aukeratzeko datozan asteotan bigarren deialdia egingo da.

Beken iraupena 14 astekoa da eta praktika-aldiak honela izango dira: hiru aste prestakuntza linguistiko eta kulturalerako (danetara 60 eskola) eta beste 11 aste bakotxaren titulazinoagaz lotutako lan-praktikak egiteko. Bekadunek tutore bi izango ditue, bata enpresakoa eta bestea koordinatzaile orokorra, aurreikusitako jarduerak antolatzeko eta gainbegiratzeko.

EPEZ programearen onuradunek egonaldiko gastu nagusiak ordainduta izango ditue (bidaiak, aseguruak, prestakuntzea, ostatua, kudeaketea eta antolakuntzea). Horrezaz ganera, BBK Gazte Lanbidean Fundazinotik 200 euroko diru-laguntzinoa jasoko dabe hilean BBKko bezeroak diranek.

Deialdiaren arrakastea

EHUko iturriek azaldu dabenez, ekimenak 'arrakasta nabarmena' izan dau. Programan parte hartzeko 70 eskaera jaso dira lehenengo fasean eta 'aitatzekoak dira eskatzaileen maila akademiko altua eta motibazio handia'.

Prozesu horretan honako erispideak hartu dira kontuan, besteak beste: lanean hasteko erraztasun gitxiago emoten dauen unibersidade-ikasketea izatea; espediente akademikoa; programan parte hartzeko motibazinoa; eta Bizkaian erroldatuta egotea, ikasketak EHUko edozein campus edo ikastegitan egin arren.

Lehenengo fasean aukeratu diran 21 ikasleak honako ikastegietakoak dira: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultadekoak (sei), Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadekoak (sei), Zientzia eta Teknologia Fakultatekoak (lau). Gainontzekoak, Arte Ederren Fakultadekoak (bi), Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibersidade Eskolakoa (bat) eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibersidade Eskolakoa (bat) izan dira. Eskatzaile gehienak emakumeak izan dira (% 77), baita onuradunak be (%81). Herrialdeei jagokenez, gehien eskatu dabena Erresuma Batua izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu