III. Harrapazank Bilbon

Bizkaie! 2008-04-10 12:06   Euskerea berbagai
www.harrapazank.com webgunea eta umorezko bideoen lehiaketea dira aurtengo nobedadeak

Bilboko gazteen artean kultura, sormena eta euskereagazko atxikimendua sustatzea da Euskara Sailak bultzaturiko ekimen honen helburua, eta horretarako, 12 eta 16 urte tarteko neska-mutilei zuzendutako ekitaldi sorta erakargarria preparau dau.

Bilboko Udalak ‘Harrapazank!’ egitasmoaren hirugarren edizinoa abiarazo barri dau. Bilboko gazteen artean kultura, sormena eta euskereagazko atxikimendua sustatzea da Euskara Sailak bultzaturiko ekimen honen helburua, eta horretarako, 12 eta 16 urte tarteko neska-mutilei zuzendutako ekitaldi sorta erakargarria preparau dau.

‘Harrapazank!’ programearen hirugarren edizino honetako ekitaldiak bariku arratsaldeetan egingo dira, apirilaren 11, 18 eta 25ean eta maiatzaren 9an, Bilborock aretoan.

Aurreko urteetan bezela, ‘Harrapazank!’-en barruan era askotako alderdiak landuko dira: moda, antzerkia, musikea, dantzea, ikus-entzunezkoak… Eskaintza are erakargarriagoa egiteko, gazteen artean ezagunak diran kulturgileen partaidetza bilatu da, besteak beste, irrati eta telebistako aurkezleak, musikariak edota bertsolari ospetsuak.

Horrezaz gan, aurtengo edizinoan, ‘Komeriaren Kluba’ antzezlanaren estreinaldia eta ‘Zu bai Zu!!’ umorezko bideoen lehiaketea antolatuko dira, baita musika-emonaldiak eta Skunk Funk arroparen moda desfile berezia (modeloak Bilboko gazteak izango dira) be.

Aitatutako lehiaketan parte hartu nahi izan ezkero, apirilaren 30era arteko epea dago txisteak, esketxak, bakarrizketak, bideoklipak, parodiak, kantuak eta abar www.harrapazank.com webgunera igoteko.

Webgune hau da, hain zuzen be, aurtengo bigarren barrikuntzea. Bertan, Harrapazank-en gaineko informazino guztia kontsultau daiteke, eta laster, edukiez elikatzeko aukerea eskainiko deutse erabiltzaile guztiei.


Egitaraua

- Apirilak 11: Kontzertua: Seiren eta Lor. Ordua: 20:00etan.
Prezioa: 6 €.
- Apirilak 18: Skunk Funk Moda Desfilea. Ordua: 19:30etan. Sarrerea dobakoa.
- Apirilak 25: Kontzertu Multimedia: Mak eta Logela Multimedia. Ordua: 20:00etan. Prezioa: 3 €.
- Maiatzak 9: Antzerkia: Komeriaren Kluba. Aitziber Garmendia, Iban Garate, Asier Hormaza, Ane Elordi, Galder Perez, Ane Zabala eta Xabi Paya. Ordua: 19:30etan. Prezioa: 3 € .

Sarrerak salgai Bilborocken eta BBK-ren orotariko kutxazainetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu