Nafarroako eta EAEko musika aretoek ‘Kultura Live’ sortu dabe
2008-04-10 12:35 MusikeaMusikea zuzenean eskaintzen daben aretoetako jaubeek sortutako alkarte barriaren helburuak, besteak beste, EAEko eta Nafarroako kultura sarea dinamizau eta indartzea dira.
Musikea zuzenean eskaintzen daben aretoetako jaubeek sortutako alkarte barriaren helburuak, besteak beste, EAEko eta Nafarroako kultura sarea dinamizau eta indartzea dira. Helburu nagusien artean dabe erakundeak eta jentea jaubetzea zuzeneko musikea sustatuz areto pribatuek egiten daben lan kulturalaz.
‘Kultura Live’ erakundeak EAEko eta Nafarroako kontzertu-areto gehienak batu gura ditu eta aretoen ordezkaria be izan gura dau. Beste alde batetik, bi lurraldeetako erakunde publikoakaz eta SGAE edo komunikabideakaz be hitzarmenak egiteko beharra adierazo dau alkarte sortu barriak.
Orain arte ‘Kultura Live’ alkarteagaz bat egin daben aretoak honakoak dira: 360 Aretoa (Arrasate), Bilbaína Jazz Club (Bilbo), Idaba Musik (Zornotza), Kafe Frontón (Tolosa), Musutruk Kafe Antzokia (Gernika), Artsaia (Iruña), Central Heineken (Donostia), Helldorado (Vitoria), Lur (Elizondo), Noboo (Tutera), Rockstar (Bilbo), Rockstar (Donostia), Rockstar Live (Barakaldo), Santana 27 (Bilbo), Tótem (Atarrabia) eta Tunk! (Irun).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!