Jose Maria Etxaburu ‘Kamiñazpi’ euskaltzain urgazlea hil da

Bizkaie! 2006-12-29 01:00

Jose Maria Etxaburu Etxaburu, ‘Kamiñazpi’ euskal idazle eta euskaltzain urgazlea atzo (2006-12-28) hil zan, 93 urte ebazala. Jose Mari Etxaburu Ondarroan jaio zan, 1913ko irailaren 23an.

Bilboko suhiltzaileek Australiarako bidaia pagetea lortu dabe egutegiaren 40.000 ale saldu ondoren

Bizkaie! 2006-12-29 01:00

Bilboko Suhiltzaileen amesa bete da eta Australiako Olinpiadetan parte hartzera joateko bidaia pagetea lortu dabe argazki-egutegiak erosi dabezan guztiei esker.

Lucia Lakarra protagonista Vienako urtebarri eguneko ikuskizunean

Bizkaie! 2006-12-29 01:00   Euskaldunak munduan

Lucia Lakarra zumaiarrak Vienako urteberri eguneko kontzertuan egin dau jantzan. Mundu osoan da ezaguna Vienako hitzordu hori.

Arte Eszenikoen X. Max Sariak banatzeko ekitaldia Bilbon izango da

Bizkaie! 2006-12-28 01:00

Arte Eszenikoen X. Max Sariak Bilbon banatuko dira 2007ko apirilaren 16an egingo dan ekitaldian, SGAE erakundeak jakinarazo dauenez. Gauzak holan dirala, Bizkaiko uriburua bigarren aldiz izango da sariak banatzeko ekitaldiaren egoitza, 2001en Arriaga Antzokian izan zan legez.

Derecho de familia

Joseba Terreros 2006-12-28 01:00   Zinema kritikak

Film honetan umorea, zakarkeriaren preminarik ez daukan sensibilidadea eta samurtasuna buztartzen dira neurri-neurrian, familia baten barruko hartu-emonen gorabeheren barri emoteko eta, batez be, aitatasunak dakartzan desafioak aztertzeko.

Hotzaren kontra, neguko barazkiak

Amaia Laforga Dietetika Eta Gizaki Elikaduran Diplomatua 2006-12-28 01:00   Jan edanak

Sasoiko elikagaia da kontsumitzailearentzat egokiena: normalean merkeagoa da eta haren ezaugarri organoleptikoak (gustoa, usaina, kolorea…) be hobeak dira. Horrezaz ganera, sasoiko produktuak kontsumiduten badoguz, produkzino-ziklo naturala errespetetan lagunduko dogu, ingurumenean ondorio onuragarriak eraginez.

Chuck Berry mitikoak Barakaldoko BECen joko dau urtarrilaren 29an

Bizkaie! 2006-12-27 01:00   Musikea

Nazinoarte mailako izarrak Bizkaian: Chuck Berry mitikoa urtarrilaren 29an eta Maná bagilean, Barakaldoko BEC erakustazokako Bizkaia Arenan.

Boltsikoan sakon begiratu beharko dogu ganera jatorkuzan gastuei aurre egiteko

Markues 2006-12-27 01:00   Begi betegarri

Eusko Ikaskuntzak eta Institut d'Estudis Catalansek euskal edo katalan kultureari buruzko ikerketa bekak emongo ditue

Bizkaie! 2006-12-27 01:00

Azken hamar urteetan unibersidade fakultadeetan edo hezkuntza zentro nagusietan lizentziatu edo graduau diranak izango dira hautagaiak. Ikerlanen proposamenak jasoteko epea 2007. urteko martiaren 15ean amaituko da.

‘Udale’, euskerearen normalizazinorako programak indartu eta koordinetako udalen sarea

Bizkaie! 2006-12-27 01:00   Euskerea berbagai

Euskal Udalen Alkarteak (Eudel) Udale, udalen euskera sarea abiarazo dau euskerearen normalizazinoaren aldeko programak indartzeko eta koordinetako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko Jazzaldiak Magnus Mehl Quintett taldearen diskoa atara dau

Bizkaie! 2006-12-27 01:00   Musikea

Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiak Talde Lehiaketako azken irabazlearen diskoa kaleratu barri dau, Magnus Mehl Quintett taldearena, hain zuzen be. Boskote alemaniarrak Getxoko 30. Jazzaldia irabazi eban.

Tabakoaren Legea indarrean jarri eta urtebetegarrenean, % 2 bajatu da erretzaileen portzentajea

Bizkaie! 2006-12-27 01:00

Tabakoaren kontrako Legea indarrean sartu zenetik, Estadu espainiarrean erretzaileen kopuruak behera egin dau; % 25,8tik % 23,7ra bajatu da portzentajea, CISek kaleratutako azken barometroaren arabera.

Atom Rhumba talde bilbotarra ‘Amateur Universes’ disko barria aurkezteko birea preparetan dabil

Bizkaie! 2006-12-26 01:00   Musikea

Atom Rhumba talde bilbotarrak kaleratu dauen ‘Amateur Universes’ disko barria aurkezteko birea 2007ko urtarrilean hasiko da ‘Universal Amatour’ izenagaz eta honezkero hainbat data aurreikusi ditue.

Merinalde Eguna 2006

Bizkaie! 2006-12-26 01:00

Gaur, abenduak 27, azken urteotako ohitureari jarraituz, ‘Merinalde Eguna’ egingo da, Durangaldearen lurraldetasuna eta sasoi bateko erakunde propioak gogoratuz, arratsaldeko 19:30etan Abadiñoko Gerediagako baseleizan.

Bordeleko ‘eskualdunek’ biltzarra sortu eta hirurogei urtera Euskal Etxea Jaurlaritzearen zerrendan sartu dabe

Iratxe Ormatza 2006-12-26 01:00   Euskaldunak munduan

Bordelen euskaldun asko bizi izan da beti. Ipar Euskal herritik paraje dago, eta euskaldunak hara joan behar izan dabe sarri beharraren bila. 1946an hango euskaldunak, euskaldunen ondorengoak eta Euskal Herriko lagunak ziranek ‘Eskualdunen Biltzarra’ sortu eben euren arteko loturak estutu eta sendotzeko. Azken batean, Euskal Herritik urrun egonda be, horren bakarrik ez sentiduteko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Wikiasari, Wikipediaren bilatzailea

Bizkaie! 2006-12-26 01:00

Jimmy Wales, Wikipedia online entziklopediaren sortzailea Google, Yahoo! Edo Microsoften sistemea hobetuko dauen Interneteko bilatzailea preparetan dabil eta, ezustekorik ezean, 2007ko lehen hiruhilekoan erabagilgarri egongo da.

Andoni Sagarna euskaltzain oso izentau dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2006-12-22 01:00   Euskerea berbagai

Donostian gaur egin dan osoko bilkuran, 25. eta 26. aulkiak beteteko bozketak egin ditu Euskaltzaindiak, eta, Akademiaren arauek agintzen daben legez, Andoni Sagarnak gehiengo osoa lortu dau. Xarles Videgainek, barriz, ez dau gehiengo osoa lortu eta, beraz, 25. aulkia hutsik geratu da.

Eragon

Joseba Terreros 2006-12-22 01:00   Zinema kritikak

Film honetan azaltzen dan guzti-guztia aldez aurretik ikusi dozuela pentsauko dozue; ganera, personaia guztiak zeharo estereotipauta dagoz: onak gazteak eta lirainak dira eta txarrak motzak eta zatarrak.