Joanes Illarregik irabazi dau lehen faseko azken Saioa
2025-10-27 08:36 BertsolaritzeaSaats Karasatorrek uko egin deutso txapelketeari.
Los Arcosen jokatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen faseko laugarren eta azken finalaurrekoa. Finalerdietara sailkatutako hamezortzi bertsolariak zeintzuk diran be erabagi da.
Dagoeneko zeharkatu ditu Nafarroako berde, hori eta gorriak Nafarroako Bertsolari Txapelketeak. Hau izan da lehen faseko azken saioa, Los Arcosen, eta Kultur Etxera bertsozale ugari batu dira.
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Joanes Illarregi izan da puntu gehien batu dituana: 361.5 puntu. Saioan puntu gehien batuta, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara. Eneko Lazkozek, Julio Sotok eta Xabat Illarregik be eskuratuta eben txartel hori, Auritz, Mutiloa eta Iruritako saioak irabazita, hurranez hurran. Gainontzeko bertsolariek, puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoetan kantetako aukerea. Holan geratu dira saioko puntuazinoak:
- Joanes Illarregi Marzol 361,5
- Saioa Alkaiza Guallar 340,5
- Mikel Lasarte Cia 339,0
- Ekain Alegre Gil 332,5
- Kattin Madariaga Apaolaza 331,0
- Xabi Maia Etxeberria 319,5

Hamazortzi bertsolari finalaurrekoetan
Lehen faseko azken saio honegaz erabakita gelditu da nork kantauko dauen finalaurrekoetan. 18 dira txapelketan aurrera egingo daben bertsolariak, puntuazinoaren arabera, ondorengoa da zerrendea:
- Xabat Illarregi Marzol 365,50
- Joanes Illarregi Marzol 361,0
- Eneko Lazkoz Martinez 357,50
- Julio Soto Ezkurdia 353,0
- Endika Legarra Nuin 349,50
- Saioa Alkaiza Guallar 340.5
- Mikel Lasarte Cia 339,0
- Sarai Robles Vitas 338,50
- Josu Sanjurjo Alzuri 336,00
- Ekain Alegre Gil 332,5
- Kattin Madariaga Apaolaza 331,0
- Ekhiñe Zapiain Arlegi 329,50
- Saats Karasatorre Martinez 328,5 // Patxi Castillo Graciarena (296,50 puntu).
- Julen Zelaieta Iriarte 321,00
- Amaia Elizagoien Varela 320,50
- Xabi Maia Etxeberria 319,5
- Jabi Lezaun Landa 309,00
- Eki Mateorena Zozaia 301,50
Saats Karasatorrek uko egin deutso txapelketeari eta, beraz, Patxi Castillo Graciarenak (296,50 puntu) osotuko dau hemezortziko zerrendea.
Zemendiaren 1ean ekingo jako finalaurrekoen faseari, egun horretan Agoitzen jokatuko dan saioagaz. Beste saio bi be izango dira, zemendiaren 8an Leitzan eta 16an Tafallan. Horreetan erabagiko da finalean kantauko daben zortzi bertsolarien zerrendea. Zemendiaren 29an jokatuko da finala, Iruñeko Nafarroa Arenan. Sarrera guztiak salgai dagoz dagoeneko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
