Iurretak komunikazino-kanal barriak aurkeztu ditu
2025-10-27 13:36 Pil-pileanWhatsapp, Telegram eta informazino-pantailea hain zuzen be.
Iurretako Udalak gardentasuna sustatzeko eta herritarrak informauta izateko helburuagaz, Whatsapp eta Telegram kanalak edegi ditu, baita Bidebarrietan jarritako informazino-pantailea be. Holan, iurretarrek udalerriko albisteak, abisuak, agenda-ekitaldiak eta udal-jarduerak jaso ahal izango ditue.
Erraza da kanaletara harpidetzeko prozesua; hiru urrats baino ez dira egin behar:
1.- Harpidetu Udalaren Telegram eta WhatsAppeko kanalera, ondoko esteken bidez:
https://www.whatsapp.com/channel/0029VbBLvnDFsn0njMLeMD3b eta https://t.me/iurretakoudala.
2.- Ondoren, jarraitu sakatu behar da eta Telegram kasuan gehitu.
3.- Amaitzeko, kanpaina-ikonoa aktibau behar da jakinarazpen guztiak jasoteko.
Une horretatik aurrera, Udalak partekatzen dituan abisu guztiak zuzenean eskuko telefonoan jasoten hasiko dira. Holan, kanal horreen bidez, gura daben personek informazinoa jaso ahal izango dabe.
Kanala norabide bakarrekoa izango da eta horrek esan gura dau Udalak informazinoa topetako baino ez dala erabiliko. Harpidetutako personek ezin izango dabe mezurik bialdu, ezta jasotako edukiei erantzun be, holan komunikazino argia eta ordenatua bermatuz.
Gainera, kanala erabat anonimoa da: ez Udalak ez beste erabiltzaileek ezin izango ditue ikusi batzen diran personen telefono zenbakiak.
Kanal horreek Udalak orain arte dituan kanalei gehitu behar jakie, besteak beste, web orriari eta Facebook, X eta Instagram sare sozialei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
