Xabi Igoa izan da irabazle Amurrion jokatutako lehen saioan eta Aitor Ugarte Legutiokoan

Bizkaie! 2025-10-27 07:50   Bertsolaritzea

Amurrioko Kutur Etxean hasi da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, Ærrimatu.

Amurrioko Kutur Etxean emon jako hasiera 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseari, Ærrimatu.

30 bertsolarik jokatuko dabe fase hau. Lehen saioa Amurrion jokatu da. Ondokoak izan dira puntuazinoak:

  • Xabi Igoa (Aramaio): 201,5 puntu.
  • Sabin Abarrategi (Aramaio): 196 puntu.
  • Maddi Agirre (Gasteiz): 194 puntu.
  • June Astegieta (Trebiñu): 157,5 puntu.
  • Iosu Ordoñez (Donostia): 134,5 puntu.
  • Marta De Pedis (Italia): 107 puntu.

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantau dituzte bertsolariek. Xabi Igoak lortu dau puntu gehien, 201,5 puntu eta, beraz, zuzean sailkatu da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazinoaren hurrenkeran sailkatuko dira.

Oier Azkarraga izan da Amurrioko aurkezlea. Sailkapen faseko epaimahaia dagoz Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe.

Legutio


Legution jokatutako saioa Aitor Ugartek irabazi dau. Ordu aldaketeagaz batera heldu da sailkapen fasea Ærrimatu Legutioko Kultur Etxera. 30 bertsolarik jokatuko dabe fase hau.

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Aitor Ugarte izan da puntu gehien batu dituan bertsolaria, beraz zuzenean sailkatu da 2026an hasiko dan Txapelketara. Gainontzeko 13ak, saioko irabazleak eta puntuazinoaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazioak ondorengoak izan dira:

  • Aitor Ugarte (Aramaio): 187 puntu.
  • Danel Herrarte (Aramaio): 176,5 puntu.
  • Kerman Lopez de Calle (Gasteiz): 156 puntu.
  • Maia Ortiz de Zarate (Gasteiz): 143,5 puntu.
  • Garai Agirre (Legutio): 133,5 puntu.
  • Ainara Balantzategi (Gasteiz): 91,5 puntu.

Etxaun Otaño izan da Legution aurkezlea. Sailkapen faseko epaimahaian, barriz, ondokoak izan dira: Aitor Jimenez, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe.

Hurrengo saioa zermendiaren 7an jokatuko da Ozaetan, Barrundiako udaletxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu