'Taxi' antzezlanak irabazi dau Poltsiko Antzerki Sorkuntza programea

Bizkaie! 2025-10-27 09:23   Kulturea

Bigarren saria Euskal musikarekin, kontuz antzezlanari emon deutse.

Idoia Garzes eta Mikel Martinez. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskerazko formatu txikiko antzerki sorkuntzea eta produkzinoa sustatzeko 2026ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza programeak baditu daborduko irabazleak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria emon deutso Taxi antzezlanari. Bigarren saria, barriz, Euskal musikarekin, kontuz antzezlanak jaso dau.

Taxi

Idoia Garzesek idatzi eta Mikel Martinezek antzeztuko dauen lanean, protagonistea taxistea da. Barritsua eta jenio bizikoa, aldarte batetik bestera di-da aldatu daitekeana. Haren ofizinoaren desbenturak eta kalenturak, hau da, egunerokoak, kontauko ditu. Lanbideaz kexetan bada be, maite dau ofizinoa. Atzeko ispiluan agertutako edozein begi parek enamoretan dabe, erabat zoratu arte. Hainbestetan aitatuko dau taxiston diskrezino erabatekoa, baina gauzak eskapauko jakoz.

Euskal musikarekin, kontuz

Tessa Andonegik eta Ainhoa Aierbek euskal musikeari buruzko hausnarketea proponiduten dabe bikarrizketa horretan, hau da, persona bik egindako bakarrizketan. Halanda ze, ez da erraza txikitatik entzundako doinu, kantu, melodia, tiritiri, kalian gora, kalian behera, hau dek umoria dudan jartea. Automata moduan errepetiduten dira belaunaldiz belaunaldi, euskal kultur ondare zabala transmitiduteko asmoz. Kantu zahar eta barriak geureganatzen dira, eguneroko bizitearen parte konbertiduz. Baina, hori da kakoa, entzuten al dira benetan automatikoki ikasten diran letra horreek? Entzun, akaso bai, belarrietan arazorik ez badago behintzat. Eta, aditzeko ariketa horri ikuspegi feministea gehituta?

Saria

Antzezlanak egiteko eta produziduteko, proiektu irabazleak 2.500 euroko ekarpena jasoko dau eta finalistak 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinetako eta antzezteko konpromisoa hartuko dabe irabazleek eta finalistek. Bakotxak lau antzezlan egingo ditu eta horreen truke, 3.000 euro jasoko ditu proiektu irabazleak eta 2.500 euro finalistak.

Donostia Kultura da atontzailea, Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Alkartearen laguntzeaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu