Aitor Bizkarrak irabazi dau Zeanuriko finalaurrekoa

Bizkaie! 2025-10-27 08:33   Bertsolaritzea

Hurrengo saioa Abadiñoko Porbalekuan izango da, zemendiaren 2an.

Sarrera guztiak agortuta, holan hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. 525 bertsozale alkartu dira Zeanuriko Ibarreta Frontoian, finalaurrekoetako lehenengo bueltako lehenengo saioan. Kantuan, ondoko sei bertsolari honeek ibili dira:

  • Aissa Intxausti Aburruza.
  • Aitor Bizkarra Ruiz.
  • Bittor Altube Sarrionandia.
  • Imanol Uria Albizuri.
  • Jone Uria Albizuri.
  • Oihana Bartra Arenas.

Lan puntuagarriak amaituta, Aitor Bizkarra izan da puntu gehien batu dituan bertsolaria (649,5). Holan, finalaurrekoetako bigarren bueltan kantauko dau Abadiñoko bertsolariak, Bermeon, zemendiaren 15ean. Holan geratu dira puntuazinoak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz: 649,5.
  • Jone Uria Albizuri: 649.
  • Oihana Bartra Arenas: 629,5.
  • Imanol Uria Albizuri: 615.
  • Aissa Intxausti Aburruza: 594.
  • Bittor Altube Sarrionandia: 547.

Beñat Vidal Gurrutxaga ibili da gaiak jartzen. Epaile lanetan, barriz, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar ibili dira. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu