Bilbok ez dau gainditu hizkuntza-politikearen neurketea
2007-04-18 02:00 Euskerea berbagaiKontseiluak Herriko Etxeen hizkuntza-politikearen neurketea egin dau Euskal Herriko 66 udalerritan. Bilbok 0-10 tarteko neurketa honetan 2,1 puntu besterik ez dau lortu.
Barandiaranen euskal folklorearen ganeko boletinak berrargitaratu ditue
2007-04-18 02:00 KultureaLabayru Ikastegiko Etnografia Arloaren laguntzinoagaz, José Miguel de Barandiaran Fundazinoak Eusko-Folklore. Materiales y Cuestionarios (1921-1941; 1947-1975) argitalpenaren liburuki biren berrargitalpen faksimilea aurkeztu dau.
Durangaldeko Musika Taldeen Elkarteak webgunea sortu dau
2007-04-18 02:00 http://dmte.orgAlkarteko taldeen kontzertuen agendea, kaleratzen diran diskoen kritikak, barriak, alkarteak egiten dituan lanak edota bideoak izango dira ikusgai, besteak beste, http://dmte.org webgunean.
Mari Jose Urruzolak jaso dau Bardintasunerako Emakunde Saria
2007-04-18 02:00Hezkuntzearen alorrean, Mari Jose Urruzolak programa desbardinak bultzatu ditu eta hainbat profesional hezi ditu, Emilia Pardo Bazan hezkidetza kolektiboa sortuz, adibidez. Hezkidetzeak gure artean erreferentzi argi bat baldin badauka, Mari Jose Urruzolarena da, Emakundeko iturriek nabarmendu dabenez.
Getxo eta Angeluko 270 kirolari batuko dira Getxon, bi herrien arteko anaitasun jardunaldiaren barruan
2007-04-18 02:00Getxo eta Angeluko 270 kirolari inguruk hartuko dau parte datorren zapatuan, apirilak 21, Getxon bi herrien arteko anaitasun jardunaldiaren barruan antolatutako kirol lehiaketetan.
The Police taldearen kontzerturako 55.000 sarrerak egun batean agortu dira
2007-04-17 02:00 MusikeaTalde britainiarrak bederatzi ordu baino gitxiago behar izan ditu irailaren 27an Bartzelonako Estadio Olinpikoan emongo dauen kontzerturako salgai jarritako sarrerak saltzeko.
Maite Agirrek irabazi dau Euskerazko Egile Onenaren Max Saria
2007-04-17 02:00 sariak-autortzakLa cabra o qui es Sylvia Josep Maria Pou zuzendariaren antzezlana eta Divinas palabras izan dira garaile nagusiak. Lau eta hiru sari irabazi dabez, hurrenez hurren.
Juan Jose Agirrek jasoko dau aurten Euskal PEN Idazluma
2007-04-17 02:00 sariak-autortzakJuan Jose Agirrek jasoko dau aurten PEN Idazluma 2007, benediktarrek Lazkaon daben Artxibategian 1973tik egindako lanagaitik.
Bilboko kultur egitaraua arrakastatsua izan zan igaz
2007-04-17 02:00Ia bi miloe lagunek (1.970.323) gozau eben igaz Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak antolatutako jarduerakaz. Horixe erakusten dabe Sailak aurkeztu dauen 2006ko memorian batutako datuek.
EJk atzerrian ikasteko diru-laguntzinoa eskainiko dau
2007-04-17 02:00 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuak 2007-2008 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegorako (EAE) interesgarriak diran gaien ganean atzerrian espezializazino ikasketak egiteko laguntzinoa eskainiko dau.
Jantzea protagonista Max Sarien X. edizinoan
2007-04-16 02:00 KultureaSol Pico jantzari eta koreografoak jantzearen munduari zuzendutako ikuskizuna preparau dau gaur, 21:00etan, Euskalduna Jauregian izango dan ekitaldirako.
Aurreikuspen baikorrak ardaoaren kontsumoari jagokonez
2007-04-16 02:00 Jan edanakPasa den urtarrilaren 30ean Parisen argitaratutako artikulu baten arabera, Vinexporentzat egindako ikerketa batek dakarrenez, 2006-2010 urte bitartean ardaoaren kontsumoak gora egingo dau nazinoartean; % 4’8 igoko da bolumena eta % 9’4 ardaoaren fakturazinoa.
Getxoko Olimpic taldeak irabazi dau aurtengo ‘Proyecto Demo’ lehiaketea
2007-04-16 02:00 MusikeaTaldeak garagarrilean Benicassim-en egiten dan jaialdian parte hartuko dau, Artic Monkeys, Dinosaur Jr. edota Muse lako taldeakaz batera.
Gozagarririk bako errealidadea
2007-04-16 02:00 BidaideGobernu tailandiarrak oraintsu jarritako kontrolen arrakasteak turismo estilo barri baten loraldia ekarri dau, ohiko zirkuituetatik urrun, kulturea eta abenturea buztartzen laguntzen dauena: ‘true home stay’ dalakoa da, aldi baterako bertako etxeetan bizitea.
Edward Norton aktore estadubatuarra izango da ‘Hulk’
2007-04-16 02:00 BarriakZurrumurruek David Duchovny (Espediente X) edo Jason Stathman (Transporter) aitatu arren, ‘American History X’ filmeko aktore nagusiak interpretauko dau azkenean ‘Hulk’.
Concassé tomatea
2007-04-13 02:00 Jan edanakOraingoan guarnizino berezi bat landuko dogu, concassé tomatea, hain zuzen; merezidu dau ikastea zelan egiten dan ze ia plater guztien laguntzaile oso ona da eta, gainera erraza preparetan eta momentu batean egitekoa da. Jantzi amantala eta hasi gaitezan arrain, okela, entsalada zein hasierako plateretarako balio dauen guarnizino hau preparetan.
300
2007-04-13 02:00 Zinema kritikakFilmaren alderdi teknikoak ikusgarriak dira, batez be burruketan erabilitako koreografiak, baina komikietatik ataratako estatika hori hiperbolikoegi agiri da: heriotzak neurriz kanpokoak dira, armadak sinistuezinak eta politika auziak ezin gatxagoak.
Letra zopea
2007-04-13 02:001970eko hamarkadearen inguruan sortutako alderdi politikoen historia laburra
Franco hilteko zorian zanean, egoera politiko libre baten aurrean hainbat alderdi politiko sortu ziran, nahiz eta gero urte gitxi iraun. Gaurko artikuluan ‘Letra zopea’ deitu zan alderdi politikoen nahasketa hori ekarriko dogu gogora.
Getxoko Emakumeak Musikan VII. jaialdia zapatuan hasiko da
2007-04-13 02:00 MusikeaGetxoko Emakumeak Musikan jaialdiaren zazpigarren ekitaldia datorren zapatuan, apirilak 14, hasiko da. Oraingoan, hiru kontzertu eskainiko dira, eta saio guztiak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango dira. Gonbidapenak, dobakoak, honezkero Getxoko Kultur Etxeko edozein aretotan jaso daitekez.






















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...