Abian Run Down Entertainment

Bizkaie! 2008-05-07 12:15   Musikea

Orain Run Down Musicek Run Down Entertainmenti ekingo deutso. ‘Izena aldatu dogu kontzeptua zabalduz, dinamizazino, artista, talde eta komunikazino era barrien apustuagaz batera.

Run Down Musicek, Euskal Herrian jarduera profesional luzeko diskoetxea eta bere sektoreko aitzindari danak, egitasmo barritzaile baten aldeko apustua egin dau, ikus-entzutezko entretenimendu eta musika estilo barriek konpainiaren norabidea zuzenduz.

Orain Run Down Musicek Run Down Entertainmenti ekingo deutso. ‘Izena aldatu dogu kontzeptua zabalduz, dinamizazino, artista, talde eta komunikazino era barrien apustuagaz batera. Doguzan hiru zigiluek gure musika-estilo desbardinak ezagutarazoten ditue: Run Down Music (umeentzat, klasikoa, dance, tradizionala...), RDM Independent (rock, indie, punk-rock...) eta More than noisy collective (electro, house...)’. Run Down Music errealidadea da enpresa munduan dagoeneko, erreferentea izateko bokazinoagaz, bai Euskal Herrian, baita estadu mailan be.

Run Down Entertainmenten asmoa da oraingo eta bihar-etziko produkzinoei balio erantsia gehitzea, lanaren azken emoitzearen kudeaketa aktiboaren bitartez, bere arte/ikuste hazkunde eta errentagarritasunari lagunduz.

Helburu horregaz dabilz beharrean egunez egun eta horretarako etenbarik identifikau, aztertu, miatu eta baloretan ditue aukera barriak talde, enpresa edota komunikabideentzat. ‘Era honetan, sektorearen ezagutza handiaz baliatzen gara, gure ibilbide luzeaz, maila onean kokatzen baikaitu musika enpresen artean, eta orain baita entretenimenduaren munduan be, telebista, antzerkia, irratia, prentsa, lokuzinoa...’


Bisai

Bisai RDM independent-en lehengotariko fitxajea da eta bere ‘Jakin gabe zer datorren’ izeneko albuma aurkeztu dau, askatasun osoz egindako lan eder bat, bere produktoreen eraginik bakoa (Sointek/ RDM independent).

Lau partaideen gaztetasunak punk-rock abestiei melodia eta indarraren arteko konbinazinoa emoten deutse, beharrezko bi elementu horreek musika mueta honetako zaleek erreferente barri bat izan daien.

Momentu ona bizi dau taldeak, izan be, azken hilebeteetan, diskoa kaleratu baino lehen, taldeak 20 eskenatoki baino gehiagotan jo dau.


Manent

2008ko errebelazino taldea bihurtzeko hautagaia da eta pop elektroniko euskaldunaren derrigorrezko erreferentzia. Naturaltasun osoz adierazoten dakien abeslariak testu landuak eta zehetasunez beteriko konponketak ditu lagun.

RDM independent zigiluak editau dauen bere debuteko albumean, Carl Watermarkek, oso mueta eta portaera desbardineko musikari ugarigaz egindako lanagaitik gure lurraldeko musika produktorerik ezagunenetako batek, egindako kolaborazinoari esker, soinu personala lortu da.

‘Txuribeltzeko amodioa’ izenburupean, Manentek anbizino handiko proiektu musikal honetan abesti ederrak batzen ditu, konposizino bikaina energia sortzaileagaz buztartuz. Zuzenetakoetan atzemon ahal izango da taldearen benetako balioa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu