Euskerearen Legea erreformetako proposamenak ez dau aurrera egingo Nafarroan

Bizkaie! 2008-05-08 14:47   Euskerea berbagai

Iruñerriko herri gehienak eremu mistora pasetako helburua eban gaur, maiatzak 8, Nafarroako Parlamentuan atzera botako daben erreformeak. Ez dau aurrera egingo boto bakarragaitik, izan be, Txentxo Jimenez NaBaiko parlamentaria oporretan dago.

Iruñerriko herri gehienak (Aranguren, Noain, Beriain eta Galar) eremu ez euskaldunetik eremu mistora pasetea proposatu eban Ezker Batuak, eta NaBaik eta PSNk oneretxia emon eutsen. Hiru taldeen artean nahikoa boto ditue Euskerearen Legearen erreformea aurrera atarateko, baina, gaurko botazinoan, UPNk eta CDNk galarazo egingo dabe.

Gehiengo sinplea nahikoa zala pentsetan eban NaBaik, baina araudiak gehiengo osoa eskatzen dau. Horregaitik, proposamenaren eztabaidea beste egun batera atzeratzea proposatu eban koalizinoak. Normalean eskakizun horrek ez dau polemikarik sortzen, baina UPNk, CDNk eta PSNk ez dabe onartu oraingoan.

Irailean, urte politiko barria hasten danean, proposamena barriro egingo dabela aurreratu dau NaBaik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu