‘Antigoaleko XVII. Biltegi Kentzea’ azokeak antxinako 60.000 pieza ikusteko aukerea emongo dau Barakaldon

Bizkaie! 2008-05-09 11:11

Azokea 16 aldiz jentearentzat egun bakarrez zabaldu ondoren, antolatzaileek, erakusketariek eta bisitariek holan eskatuta, formatua moldatu eta Barakaldoko Bilbao Exhibition Centreko (BEC) 2. pabilioiko ateak bi egunetan zabalduko ditue, zapatuan eta domekan, maiatzak 10 eta 11.

‘Antigoaleko XVII. Biltegi Kentzea’ azokea 16 aldiz jentearentzat egun bakarrez zabaldu ondoren, antolatzaileek, erakusketariek eta bisitariek holan eskatuta, formatua moldatu eta Barakaldoko Bilbao Exhibition Centreko (BEC) 2. pabilioiko ateak bi egunetan zabalduko ditue, zapatuan eta domekan, maiatzak 10 eta 11, 10:00etatik 20:00etara. Erakusketearen orduak bikoiztu diranez, bisitariek 60.000 piezak lasai eta denpora nahikoagaz aztertzeko aukerea izango dabe.

Antxinako gauzei lotutako gauzak eskaintzera 165 erakusketari hurreratuko dira BECera. Estaduko autonomia erkidego guztietatik, Frantziatik, Britainia Handitik eta Alemaniatik helduko dira. Erakusketeari estilo eta ezaugarri gama handia emongo deutse horreek guztiek.

Antikuarioek eta enkanteetan ibilten diranek ‘Antigoaleko XVII. Biltegi Kentzea’ azokak erabilten ditue biltegiak hutsitu eta ekonomikoki suspertze aldera inbersino barriak egin ahal izateko, antolakuntzako iturriek adierazo dabenez.

Azokeak margo, eskultura, portzelana eta edozein muetako altzariak eskaintzen ditu, besteak beste, gau-mahaitxoak, jangelarako altzariak, aulkiak, jesarlekuak, armairuak, chaise-longueak, sofak, zerbitzariak, josteko altzariak eta likoreroak.

Era berean, antxinako gauza teknikoak, dekorazinokoak eta kirolekoak be topau daitekez, besteak beste, irratiak, gramofonoak, mikrofonoak, sestanteak, telefonoak, prismatikoak, idazmakinak, lanparak, portzelanak, margoak, brontzeak, marfila, eskulturak, beirak, baxerak, mahai-tresnak, baloiak, golferako makilak, kriketerako makilak, lerak, eskiak, trofeoak eta bizikletak.

Nekazaritza-tresnak (atxurrak, sardeak, igitaiak, treskak, errotarriak, aulkiak eta pegarrak), bildumazaleentzako tresnak (makilak, berunezko soldaduak, postalak, kortxo-kentzekoak, idazteko lumak, postalak, liburuak, intsigniak, erlojuak eta erropea) eta bitxiak eta erlojuak dira azokan topa daitekezan beste gauza batzuk.

Modu honetan, artikulu asko eta beste tresna asko topau ahal izango dira ‘Antigoaleko XVII. Biltegi Kentzea’ azokearen hamazazpigarren edizino honetan. Sarrereak 6 euro balio dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu