‘Itsasoratzea’ programeak Kirol-ontzien Patroi ikastaroak eskainiko ditu Getxon garagarrilean eta abuztuan

Bizkaie! 2008-05-07 14:46

‘Itsasoratzea’ produktua Getxoko bela enpresakaz izandako lankidetzearen ondorioa da, eta herritarren eskari eta nahiak aintzat hartuta, Getxok itsasoagaz dauen loturea indartu nahi dogu, kirol eta aisialdirako eskaintza erakargarri eta maila onekoa eginez’

Getxoko Turismo Bulegoak Kirol-ontzien Patroi (PER) izeneko titulua lortzeko ikastaroak eskainiko ditu garagarrilean eta abuztuan eta, horrezaz gan, kostan portutik portura belaontzi ibilaldia be proposatu dau. Eskaintza hau ‘Itsasoratzea’ programearen atal bat da. Egitasmoak, iraupen desbardinetako belaontzi urteerak jasoten ditu euskal geografiako portu eta herri arrantzaleak beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukerea emonaz.

PER titulua lortzeko ikastaroak zemendian itsas titulazinoen ganeko araudi barria indarrean sartu aurretik egingo dira. Arau barriek tituluak lortzeko baldintzak gogortuko ditue ikasgai barriak sartzeaz gan, simulatzaileakaz irrati praktika barriak eta derrigorrezko nabigazino ordu gehiago egitera behartuko dabelako. Sei eguneko ikastaroak izango dira, astelehenetik zapatura, 850 euroko prezioa izango dabe (885 irratiko derrigorreko praktikak egin ezkero) eta ez da beharrezkoa aldez aurretik eskarmenturik eukitea ez eta itsasoan ibili izana.

Turismo arloko zinegotziak, Aitor Soloetak, gogoratu dauenez, ‘Itsasoratzea’ produktua Getxoko bela enpresakaz izandako lankidetzearen ondorioa da, eta herritarren eskari eta nahiak aintzat hartuta, Getxok itsasoagaz dauen loturea indartu nahi dogu, kirol eta aisialdirako eskaintza erakargarri eta maila onekoa eginez’.


Belaontzi urteerak

‘Itsasoratzea’ programan, ontzi barrietan urteerak egitea be aurreikusi dabe. Salneurriak itsasaldi bakotxaren arabera finkatu dira. Iraupena eta ibilbidearen arabera, 50 euro (egun erdia) eta 580 euro (aste osoa) artekoak dira. Egun osoko, asteburuko eta jai-zubiko urteerak be egin daitekez.

Eskaintza honeen guztien ganeko informazino eta erreserbak Getxoko Turismo Bulegoan bertan (94 491 08 00) edo bidaia-agentzietan dozue. Gitxienez 10 egun lehenago erreserbetea komenidu da, eta gitxieneko 4 personako taldea osotu behar da bidaiak egiteko. Argibide gehiago www.getxo.net helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu