Irrika.net webguneak gazteentzako bideo-lehiaketea jarri dau martxan
2008-05-08 18:05Lehiaketako parte-hartzaileek 'Argi ibili eta burua erabili' gaia oinarri daben bideoak landu eta sareratu behar ditue www.irrika.net webgunean. Gehienez hiru minutu iraungo dabe bideo horreek eta maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko ditue.
Irrika.net Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) ekimenez sortutako webgunea da eta Elhuyar Fundazinoak kudeatzen dau. Oraingoan, ohiko eskaintzeaz gan, webguneak gazteentzako bideo-lehiaketa bat jarri dau martxan.
Lehiaketako parte-hartzaileek 'Argi ibili eta burua erabili' gaia oinarri daben bideoak landu eta sareratu behar ditue www.irrika.net webgunean. Gehienez hiru minutu iraungo dabe bideo horreek eta maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko ditue.
EHUko aditu talde batek erabagiko dau zein dan bideo onena eta bideo horren egileak eskuko ordenagailu bat jasoko dau. Bestalde, erabiltzaileei gehien gustau jaken bideoaren egileak Elhuyar Fundazinoaren eta EHUren produktu sorta bat jasoko dau.
Pasa dan apirilaren 3an, 'Irrika' aldizkaria eta www.irrika.net webgunea aurkeztu ziran. EHUren ekimenez sortutako proiektua da eta zientzia-teknologia eta gizarte-zientzietako gaiak gazteen artean zabaltzea eta jakintza eta ikerketeaganako jakin-mina, zaletasuna eta bokazinoa biztutea dau helburu. Proiektuak Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa dau.
Lehiaketearen oinarriak www.irrika.net webgunean dagoz ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!