Leioako kaleak umorez jantziko dira

Bizkaie! 2008-05-07 15:39   Kulturea

Leioako Umore Azokea kaleko umore artisten eta arte eszenikoen bilgunea da. Lau egunez, maiatzaren 22tik 25era, 47 konpainiak 49 ikuskizun eskainiko ditue eta, danetara, 160 ekitaldi baino gehiago izango dira herri bizkaitarrean. Konpainia horreetatik 12 euskaldunak dira, 21 estadu espainiarrekoak (Aragoi, Gaztela eta Leon, Andaluzia, Katalunia...) eta 14 nazinoartekoak (txina, Estadu Batuak, Belgika, India...).

Leioako Umore Azokea kaleko umore artisten eta arte eszenikoen bilgunea da. Lau egunez, maiatzaren 22tik 25era, 47 konpainiak 49 ikuskizun eskainiko ditue eta, danetara, 160 ekitaldi baino gehiago izango dira herri bizkaitarrean. Konpainia horreetatik 12 euskaldunak dira, 21 estadu espainiarrekoak (Aragoi, Gaztela eta Leon, Andaluzia, Katalunia...) eta 14 nazinoartekoak (txina, Estadu Batuak, Belgika, India...). Ikuskizunen artean, 19 estreinaldiak izango dira eta nazinoarteko sei konpainiak lehenengoz erakutsiko dabe euren lana.

Aurtengo Umore Azokea Bilbon aurkeztu dabe gaur eta bertan izan dira Leioako alkate Eneko Arruebarrena; Leioako Udaleko Kultura arloko zuzendari Ana Lopez; eta Iñaki Zarraga Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailaren izenean.

Bederatzigarren edizino honek, aurrekoek legez, aukera parebakoa eskaintzen dau konpainiak, banatzaileak, programatzaileak eta prentsa antzerkira hureratzeko. Hartu-emonak sortzeko, ideiak alkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emonaldiak kontratetako azoka aproposa da eta, zelan ez, baita emonaldiez gozetako be. Azokeak 300.000 euroko aurrekontua dauka.

Igaz 40.000 ikusle baino gehiago izan zirala gogoratu dau Arruebarrena alkateak. 'Publikoa arte eszenikoen garrantziaz konturatzea da azokearen helburuetariko bat', ganeratu dau. Lopez zuzendariak azaldutakoaren arabera, tematika propioa daben hiru espazio izango dira herrian: 'A volar' (airean egindako ikuskizunakaz), 'Ilusión' eta 'Interacciones'; azken horretan, aurten lehengoz jarritakoa, publikoaren erantzuna eskatzen da. Gainontzeko espazioetan, dozenatik gora, danetarik ikusteko aukerea izango da.

Estreinaldi kopuruari be erreparau deutso zuzendariak: 'sei konpainia euskaldunek, estaduko hamar konpainiak eta nazinoarteko hiruk estreinauko ditue euren obrak; horrezaz ganera, nazinoarteko sei konpainiak lehenengoz erakutsiko ditue euren lanak hemen'. Lopezek ganeratu dauenez, 'konpromiso sendoa dogu produkzinoagaz'. Hortik abiatuta, kolaborazino akordioa sinatu dabe Aragoiko Gobernuak eta Leioako Udalak lanak alkartrukatzeko.

Umore Azokeak iraun bitartean, ekitaldi paraleloak egingo dira herrian: batetik, Sarea alkartearen batzarra; bestetik, igazko sari-banaketea; ondoren, II. Argazki-maratoia; eta, azkenik, XVII. Artekale topaketea. Bestalde, urtero legez, aurtengo Umore Azokearen sariketea martxan jarriko da eta azokearen azken egunean jakingo da konpainia irabazlearen izena.

Konpainien, ikuskizunen, ordutegien, espazioen... informazino zehatza eranskinean dozue. Bitartean, ez ahaztu umoreaz eta kale-antzerkiaz gozetako zita garrantzitsua.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu