'Bidaiatu poloetara' jarduera-zikloan, poloak aztergai

Bizkaie! 2008-05-08 11:27

Alhondiga Bilbao aisialdi eta kultur zentroak 'Bidaiatu poloetara' izeneko jarduera zikloa jarri dau martxan maiatzaren 18ra bitartean. Nazinoarteko Urte Polarra dala eta, Alhondiga Bilbaok bidaia berezia antolatu edonork poloak ezagutu eta sentiduteko.

Zikloak irauten dauen hamar egunetan hainbat jarduera izango dira poloak hurretik ezagutzeko eta planetako inguru horren ganeko berbaldi zientifikoez gozetako.

Alhondiga Bilbaok egun horreetan Bizkaia Plazan jarriko dauen karpara hurreratzen diranek poloetan izan diran personen esperientziak hurretik ezagutu ahal izango ditue, besteak beste eskalatzaileenak edota ikerlarienak. Era berean, Hans Jensenek, Thuleko (munduan iparralderen dagoan herrixkea) inuit batek, Groenlandiako jentea zelan bizi dan eta klima aldaketeak inguru horretako bizimoduan zelan eragiten dauen kontauko dau.

Jolas eta tailer eskimalak izango dira txikienentzat, baita poloen ganean gehien dakiena sarituko dauen lehiaketea eta maiatzaren 10ean izango dan berbaldi-kontzertu berezi bat be. Berbaldi-kontzertu horretan, Tanya Tagaq abeslari inuit ezagunak, Felipe Ugarte txalapartariagaz batera, inuit musikearen ahots-teknikea erakutsiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu