'Mr. Bean's holliday', 2007ko Europako film ikusiena

Bizkaie! 2008-05-07 15:55   Barriak

Europako Ikus-entzunezko Behatokiak emondako datuen arabera, film honek 15,25 miloe sarrera saldu zituan.

Europako Ikus-entzunezko Behatokiak emondako datuen arabera, film honek 15,25 miloe sarrera saldu zituan.

Zerrendako hurrengo bi filmak frantziarrak dira, ‘La Vida en Rosa’ (7,2 miloe sarrera baino gehiago) eta ‘Taxi 4’ (5,3 miloe sarrera). Laugarrena Frantziako eta Britainia Handiko koprodukzino bat da, ‘Arma Fatal’ (4,8 miloe sarrera), eta bosgarren pelikula europar ikusiena ‘El orfanato’ espainiarra izan zan, 4,27 miloe sarrera baino gehiago salduta.

Europako Ikus-entzunezko Behatokiaren datuen arabera, 921 film produzidu ziran Europan. Espainiako Estaduaren kasuan, 115 pelikula produzidu ziran, 2006an baino % 9 gehiago.

Europar Batasunean gehien ikusitako hogei pelikuletatik hamazortzi estadubatuarrak izan ziran eta bi pelikula europar besterik ez ziran sartu zerrenda horretan, ‘Mr. Bean's holliday eta ‘La Vida en Rosa’ hain zuzen be.

Bestalde, Behatokiak azpimarratu dau igaz aurreko urtean baino % 1,3 jente gitxiago joan zala zinema aretoetara eta danetara 919 miloe sarrera saldu zirala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu