Bertsolari Gaztetxuen Eguna Getxon

Bizkaie! 2008-05-09 12:02   Bertsolaritzea

Maiatzaren 13an, martitzena, Bertsolari Gaztetxuen Eguna ospatuko da Algortako Getxo Antzokian, goizeko 10:30etatik, 12:30etara. Bertan, Getxon hezkuntza arautuaren barruan bertsolaritza ikasten daben ikasleak, 304 neska-mutil batuko dira.

Maiatzaren 13an, martitzena, Bertsolari Gaztetxuen Eguna ospatuko da Algortako Getxo Antzokian, goizeko 10:30etatik, 12:30etara. Bertan, Getxon hezkuntza arautuaren barruan bertsolaritza ikasten daben ikasleak, 304 neska-mutil batuko dira. Aurkezleak Beñat Vidal eta Nahikari Ayo izango dira eta laguntzailea, barriz, Itxaso Paya.


Egitaraua:

  • Aurkezpena
  • Antzerkia bertso-eskolako gaztetxuen eskutik.
  • Ikasleen saioa (geletan preparautako bertsoak).
  • Bertso-jolasak: Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus.
  • ‘Balendin Txiki’ II. Bertso-paper lehiaketako sari banaketea.
  • Bertso-saioa: Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus.
  • Bertso musikatuak (irakasleek egindakoak). Itxaso Payak gitarrea joko dau.

‘Balendin Txiki’ II. Bertso-paper lehiaketako sari banaketea

Igaz, lehenengo edizinoan 300dik gora bertso jaso ziran. Parte-hartzaileak Getxoko eskola eta ikastoletako ikasleak dira, bertsolaritza hezkuntza arautuaren barruan lantzen dabenak (LHko 5 eta 6. mailak).

Eskolarteko Txapelketan egiten dan legez, gai bat emon jake: ‘zer botaten dozu faltan zure herrian?’ Zortziko txiki bategaz erantzun beharko deutse itaunari eta gainera eskatzen daben horren irudia egin beharko dabe.

Sariak, maiatzaren 13an, martitzenean banatuko dira ‘Bertsolari Gaztetxuen VIII. Eguna’-ren barruan. Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Amets Arzallusek bertsolariek emongo ditue sariak.

Getxoko lehen hirurak sarituko dira eta eskola bakotxetik bi sari emongo dira.

Parte hartuko daben eskola eta ikastolak honakoak izango dira: Andra Mari, Geroa, Gobela, Romo, San Nikolas, Zabala eta Zubileta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu