Markeliñek 'Terapia' kale antzerki barria aurrestreinauko dau Berrizen

Bizkaie! 2008-05-07 11:28

Ekitaldia maiatzaren 9an izango da, 21:30ean, Olakueta plazan.

Autolaguntzinoa emoten dauen lehenengo ikuskizuna dala azpimarratu dabe Markeliñe Antzerki Taldeko kideek. 'Ikuskizun-terapia da. Antzerki eran autolaguntzinoa eskaintzen dauen lan bat'.

Markeliñe Antzerki Taldeak 'Terapia' izeneko lana aurrestreinauko dau bariku honetan, maiatzak 9, Berrizko Olakueta plazan gaueko 21:30ean.

Autolaguntzinoa emoten dauen lehenengo ikuskizuna dala azpimarratu dabe Markeliñe Antzerki Taldeko kideek. 'Ikuskizun-terapia da. Antzerki eran autolaguntzinoa eskaintzen dauen lan bat'.

Bost aktorek depresinoari, maiteminei... erremedioa emango deutsie munduko ironia guztiak erabilita. Ekialdean erabilten daben teknika bat erabili dabe horretarako: gizakiek txoriakaz komuniketako daben moduari.

Kale antzerkia ikustera doan ikus-entzulea espazioan integretako modu barriak aztertu ditue lan honetan. Paleak, kutxak, karretilak, kaiola, telak... Elementu bisual asko erabiliko ditue. Altueran kontakizun asko be izango da, 'era horretan ahalik eta publikorik gehienarengana heltzeko aukerea dagoalako'.

Musikeak, argiek eta ilusinoek osotzen dabe gainontzeko ikuskizuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu