EuskoTrenek lurrun trenen hiru zerbitzu eskainiko ditu astegoienean Azpeitia eta Lasao artean

Bizkaie! 2008-05-07 18:57

Zapatuan, maiatzak 10, bi zirkulazino izango dira, 12:30etan eta 18:00etan, eta domekan, barriz, 12:30etan urtengo dauen trena, EuskoTreneko Trenaren Euskal Museoko arduradunek jakinarazo dabenez.

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoan EuskoTren soziedade publikoaren Trenaren Euskal Museoak lurrun trenen hiru zirkulazino eskainiko ditu astegoien honetan, Azpeitia eta Lasao artean.

Zapatuan, maiatzak 10, bi zirkulazino izango dira, 12:30etan eta 18:00etan, eta domekan, barriz, 12:30etan urtengo dauen trena, EuskoTreneko Trenaren Euskal Museoko arduradunek jakinarazo dabenez.

Lurrun trenen zerbitzuak balio historiko handia dauen material mobikorrez egin ohi dira. Ondoko tren-makinak nabarmentzen dira: ‘Aurrera’ (100 urte baino gehiagokoa); ‘Espinal’ (1887. urtean eraikia, jardunean dagoan Europako bide metrikoko makinarik zaharrena da); ‘Portugal’ (Espainiar Estaduan jardunean dagozanetan potentzia handiena dauen bide estuko lurruneko tren-makinea da); eta ‘Euzkadi’ (1921. urtean eregia, iparraldeko bide metrikoaren eredurik adierazgarrienetako batekoa da).

Bidaiarien autoen artean, ‘Pagoa’ eta ‘Aritza’ (1925. urtean eregiak Urolako Trenbiderako) eta Bidasoako Trenbide zaharraren C-5 bidaiarien autoa (1915ekoa) nabarmentzen dira.

Trenaren Euskal Museoa 10:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:30etara dago zabalik martitzenetik barikura; zapatuetan 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara; domeka eta jaiegunetan 10:30etatik 14:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu