Otxandioko bonbardaketearen 70. urteurrena

Bizkaie! 2006-07-17 02:00

Otxandioko Udalak garagarrilaren 22an herria bonbardeau ebela 70 urte beteten dirala gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu asteon. Gerediaga Elkarteak ekitaldietan parte hartuko dau.

Getxoko Udalak euskeraz gai didaktikoak sortzeko ekimen bat abiarazo dau Labayrugaz

Bizkaie! 2006-07-17 02:00   Euskerea berbagai

Oraintsu Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunidadeak inguruko hizkuntz-ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko sinatutako hitzarmenaren barruan dago ikerketea.

Portugaleteko XXXII. Nazinoarteko Folklore Jaialdirako sarrerak salgai dagoz

Bizkaie! 2006-07-17 02:00   Kulturea

Portugaleteko eta Euskal Herriko XXXII. Nazinoarteko Folklore Jaialdiak jarri ditu salgai daborduko garagarrilaren 21, 22 eta 23an herri bizkaitarreko Zubi Alde kiroldegian izango diran emanaldietarako sarrera eta bonuak.

Gerra Hotza teknologian

Gotzon Plaza Informatikoa 2006-07-17 02:00

Zein izango ete da hurrengo urteotan Estadu Batuei aurre egingo deutsen herrialdea? Duda barik, Txina. Euren ekonomiak ikaragarrizko aurrerapausuak egiten dauz urtero eta teknologia mailan, nahiz eta oraindino arlo batzutan atzetik ibili, garapen eta inbertsino handiak egiten dabez.

Bilbao Live Festival jaialdira 51 mila lagunetik gora batu dira

Bizkaie! 2006-07-17 02:00   Musikea

51.000 ikusletik gora joan dira Bilbao Live Festival jaialdira, garagarrilaren 13tik 15era bitartean Kobetamendiko zelaietan egindako lehen edizinora, Last Tour International kontzertu erraldoiaren antolatzailearen arabera.

Pirmin Treku dantzari zarauztarra hil da

Bizkaie! 2006-07-14 02:00

Pirmin Treku dantzari gipuzkoarra hil da gaur goizaldean bihotzekoak jota.

Andoni Iturbe: 'Lurpean gure historiaren zati bat dago'

Koldo Isusi Zuazo 2006-07-14 02:00   Barriketan

Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Historikoaren Zerbitzuko burua

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bilbao Live Festival jaialdiak 9.566 persona batu ditu lehen jardunaldian

Bizkaie! 2006-07-14 02:00   Musikea

Bilbao Live Festival musika jaialdiaren lehen jardunaldia jazoera larririk barik egin zan bart eta gaueko 23:00ak arte, danetara, 9.566 lagunen sarrerea zenbatu eben musika kontzertuen barrutian, jaialdiko arduradunek gaur jakinarazo dabenez.

Ardaogintzearen erreforma proposamena Europan

Imanol Sarasola 2006-07-14 02:00   Jan edanak

Mahasti eta ardaogintzarako Europako Batzordeak, Europako Batasunean ardaogintzarako politikea aldatu guran, sekulako erreformea proposatu dau.

Superman returns

Joseba Terreros 2006-07-14 02:00   Zinema kritikak

Burdinazko gizonaren berragerpena ezin izan da makalagoa izan, pelikula hau gogaikarri, gazbako eta indargea da eta.

Ikasleen % 74,3k gainditu dau EHUko hautaproben garagarrileko azterketea

Bizkaie! 2006-07-14 02:00

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) emondako lehenengo datuen arabera, garagarrilaren 5, 6 eta 7an EHUn hautaproben ezohiko azterketea egin eben 1.924 ikasleetatik 1.431k gainditu dau, hau da, % 74,3k.

Pelota Udalekua

Bizkaie! 2006-07-14 02:00

Ikastolen Elkarteak Pelota Udalekua proiektua garatuko dau garagarrilaren 16tik 23ra bitartean Lekeition. Udalekua 10 eta 12 urte bitarteko nerabeei dago zuzendua eta, pelotari gazteen zaletasuna sendotzea da helburu nagusia, alde hezigarria eta ludikoa bateratuz.

Euskaltzain urgazle barriek diplomak jaso ditue

Bizkaie! 2006-07-13 02:00   Euskerea berbagai

Atzo, garagarrilak 13, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egindako ageriko bilkura berezian, euskaltzain urgazle barriek diplomak jaso zituen. Danetara, 35 euskaltzain urgazle barri izentau zituan Euskaltzaindiak maiatzaren 26an, Elantxoben eginiko osoko bilkuran.

Ahate-micuit beroa

Benat Ormaetxea Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria 2006-07-13 02:00   Jan edanak

Aspaldian ez dogu hegaztirik landu eta oraingoan ahatearen gibelagaz preparauko dogu errezetea. Lehenengo, ahate-micuita landu eta gero hotz zerbidu beharrean bero jango dogu berdura eta perretxikoakaz batera.

Euskerea bizibarritzeko prozesuan, BFAk 1274 egitasmo diruz lagundu ditu

Bizkaie! 2006-07-13 02:00   Euskerea berbagai

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 4,5 miloe euro baino gehiagoko diru-laguntzinoa emon dau alkarte, enpresa, komunikabide zein teknologia barrietako egitasmoetarako.

UNESCOk Munduko Ondare izentau dau Bizkaia Zubia

Bizkaie! 2006-07-13 02:00

UNESCOren Munduko Ondare Batzordeak bere 30. Biltzar Nagusia egin dau gaur goizean Vilniusen (Lituania) eta Munduko Ondare izentau dau Portugaleteko Bizkaia Zubia. Modu honetan, aitorpen hori jasoten dauen lehen euskal monumentua bihurtu da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eusko Jaurlaritzeak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2006-07-13 02:00   Bertsolaritzea

Hizkuntza Politikako Sailburuordetzeak lankidetza-hitzarmena sinatu dau Euskal Herriko Bertsozale Elkarteagaz. Hitzarmen honen bitartez, 2003-2006 hitzarmen nagusia garatzen da eta bertan lankidetza-oinarriak finkatu ditue. Era berean, erakundearen aurreranzko ekintzabidea ziurtatzeko alde desbardinek beregain hartzen ddituen betebeharrak, diruzkoak zein baliabidezkoak, arautzen dira.

Dandijav: aldaketa klimatikoak nomada bizimoduaren amaierea ekarri leike

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2006-07-12 02:00   Bidaide

Gaztaroan, orain hamarkada bi inguru Mongoliako artzainik onena zan Dandijav. Naadam jaialdietan, nazinoko urteko topaketa garrantzitsuenetan, ikusgarriak izaten ziran haren zaldi gaineko trebeziak.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

‘Euskalduna eta uruguaitarra sentiduten naz, maila berean’

Iratxe Ormatza 2006-07-12 02:00   Euskaldunak munduan

Erbesteratuta joan zan Agurtzane Aguadoren aita Uruguaira; gero, ama eta Agurtzane joan ziran. Aguadoren esanetan, ahotsagaz bai baina boto barik joan zan, umea zalako. Berak argi dauka herri bi daukiezala: jaiotzazkoa eta adopzinokoa.

Euskal enpresen % 23,1ek webgunea dauka

Bizkaie! 2006-07-12 02:00

EAEko enpresen % 23,1ek bere webgunea dauka Interneten eta portzentaje hori % 66,4ra heltzen da bederatzi langile baino gehiagoko enpresetan; beraz, 2006an gero eta gehiago dira informazinoaren teknologietako ekipamenturen bat daukien euskal enpresak, Eustatek eginiko Informazinoaren Gizarteari buruzko inkestearen arabera.