Gernikarrek gero eta gehiago egiten dabe euskeraz herriko kaleetan

Bizkaie! 2007-02-07 01:00   Euskerea berbagai

Neurtutako 3.440 hiztunen artean lortutako datuen arabera, herriko kaleetan % 57,3tan egiten da euskeraz, 2001ean egindako neurketan baino datu hobeak lortuz, izan be, orduan % 54,3ko erabilerea jaso zan.

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak igazko urrian eta zemendian egindako euskerearen kale neurketearen emoitzak ezagutarazo ditu.

Neurtutako 3.440 hiztunen artean lortutako datuen arabera, herriko kaleetan % 57,3tan egiten da euskeraz, 2001ean egindako neurketan baino datu hobeak lortuz, izan be, orduan % 54,3ko erabilerea jaso zan. Dana dala, datuak hobetu badira be oraindino nahiko urrun geratzen da gernika-lumotarren ezagutza mailatik. Gernikako 15.000 inguru biztanletik % 69,3 ei da euskalduna.

Neurketak egun, ordu eta leku desbardinetan egin ziran eta alde handiak dagoz batzuetan eta besteetan jasotako datuen artean. Aitagarria da bi astelehenetan jasotako laginetan euskerearen erabilerearen datuak oso altuak dirala, % 65etik gorakoak, hain zuzen, zapatuetan nabarmen jaisten diran bitartean, egun baten % 45era be heldu zalarik.

Sexuari jagokonez, gizonezkoek emakumezkoek baino jokera handiagoa agertu dabe euskeraz berba egiteko, % 58,31tan erabiliz eta emakumezkoei 1,78 puntuko aldea atarata. Adin-taldeka, ohikoa dan legez, umeak dira euskera gehien erabilten dabenak, % 71,29. Tartean txikienak dagozanean, gainera, ganerako edade tarteen artean erabilerea gehitu egiten da. Umeen ostean gazteak datoz, % 66,41eko datuagaz. Hirugarren postuan edadekoak agiri dira, % 54,17ko erabilereagaz eta azkenik, euskerea gitxien erabilten dabenak, helduak dira, % 45,7ko erabilereagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu