Euskerea lan munduan sendotzeko ikastaroa
2007-02-06 01:00 Euskerea berbagaiEusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazinoak eta Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak Emun, Elhuyar eta Artez alkarteakaz alkarlanean, Linguanet Internet bidezko Lan Munduko Hizkuntza-Plangintza ikastaroa antolatu dabe.
Lan mundua euskalduntzearen arloa oso garrantzitsua da euskerearen normalizazinorako. Enpresetan lan handia egiten dagoz arlo honetan eta horren erakusle da euskerea lan hizkuntza legez erabilten daben eta erabiliko dabenen kopurua gorantz doala dinoan datua. Halanda be, oraindino lan handia dago egiteko.
Soziolinguistikako formazinoa lan munduan ezinbestekoa da, ez bakarrik enpresetan jarduten daben teknikarientzako, baita koordinatzaileentzako, beste arlo batzuetan dabilzan euskera teknikarientzako eta arloan bertan lan egin gura dabenentzako be.
Hori dala eta, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazinoak eta Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak Emun, Elhuyar eta Artez alkarteakaz alkarlanean, Linguanet Internet bidezko Lan Munduko Hizkuntza-Plangintza ikastaroa antolatu dabe. Berrogeta hamar orduko ikastaroak euskera planen inguruko oinarrizko ezagutza teorikoa eskainiko dau Internet bidez eta eguneroko praktiken esperientziak ezagutzeko aukerea aurrez-aurreko hiru tailer praktikotan izango da. Ikastaroak, arlo pedagogikoari jagokonez, formazino malgua, arina eta trinkoa eskaintzen dau.
Zezeilaren 26an hasi eta maiatzaren 31n amaituko da eta izena emoteko epea zezeilaren 20ra arte egongo da zabalik. Informazino gehiago http://linguanet.asmoz.org/
webgunean topauko dozue.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!