Mahomaren karikaturak argitaratu ebazan aldizkaria epaituko dabe Frantzian

Bizkaie! 2007-02-07 01:00

Frantziako Charlie Hebdo aldizkari satirikoak igazko zezeilean argitaratutako Mahomaren hiru karikatura, musulmanen kontrako irainak ete diran epaituko dau gaur eta bihar Pariseko Auzitegi Korrekzionalak.

Frantziako Charlie Hebdo aldizkari satirikoak igazko zezeilean argitaratutako Mahomaren hiru karikatura, musulmanen kontrako irainak ete diran epaituko dau gaur eta bihar Pariseko Auzitegi Korrekzionalak.

Alde batetik, Cabu marrazkilariak aldizkariaren azalean jarri eban karikaturea epaituko dabe. Ondoko esaldia ekarren marrazkiak: ‘Gogorra da tentelek maitatua izatea’.

Beste alde batetik, Danimarkako Jyllands-posten egunkariak argitaratu eta Charlie Hebdo aldizkariak barriro atara ebazan hamabi karikaturetako bi be salatu dabez. Batean Mahoma agertzen zan buruko durbantetik metxa bat dingilizka eukala. Bestean, profetak kamikazeei esaten eutsen euren buruak inmolatzeari ixteko, birjina gehiago ez egozala eta.

Frantziako Erakunde Islamikoen Batasunak eta Pariseko Meskita Nagusiak osotzen dabe akusazino zibila eta ‘erlijinoarengaitik talde baten kontrako irain publikoak’ leporatzen deutsez aldizkariari. Epaiketa honen bidez jurisprudentzia sortu nahi dabe.


Epaiketearen harian, 50 intelektualek Charlie Hebdo aldizkariaren aldeko adierazpena sinatu dabe Liberation egunkarian. Azken honek be argitaratu ebazan Mahomaren karikaturak Jyllands-posten egunkariagazko babes moduan, baina ez eben honen kontrako salaketarik jarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu