Bermeoko III. Bertso Paper Lehiaketea martxan

Bizkaie! 2007-02-08 01:00   Bertsolaritzea

Lehiaketea 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago gazteen artean bertsozaletasuna sustatzeko helburuagaz. 2007ko martiaren 16ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea.

Herriko gazteen artean bertsozaletasuna sustatzeko helburuagaz, Bermeoko Udaleko Euskera Sailak III. Bertso Paper Lehiaketea jarri dau martxan.

Lehiaketea 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Maila bi izango dira: lehenengo mailan, 12 eta 14 urte bitartekoek parte hartuko dabe eta, bigarren mailan, 14 eta 18 urte bitartekoek. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da Bermeon bizitea edota Bermeon ikasten egotea.

Bertso paperak ezizenez sinatuta, gutunazal zarratu batean sartuta eta izen-abizenak eta telefono zenbakia agertzen diran beste gutunazal zarratu batean jarri beharko dira ikastetxean edota Udalaren Euskera Sailean aurkezteko. Lehenengo mailan parte hartuko dabenek gitxienez 4 eta gehienez 6 bertso paper eta bigarren mailakoek gitxienez 6 eta gehienez 8 bertso paper egin beharko dabez. Neurriak eta gaiak libreak izango dira eta 2007ko martiaren 16ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea.

Epaimahai lanetan hiru bertsolari izango dira eta parte hartzen daben guztientzako sari bana izango da.

Sariak Aste Santuko oporren ostean banatuko dira eta banaketa ekitaldian irabazleek euren bertsoak kantetako aukerea izango dabe. Lehenengo mailako irabazleak bertsoari lotutako multimedia materiala jasoko dau eta bigarren mailako irabazleak udako bertso-egonaldia egiteko aukerea izango dau. Lan onenak Andra Mari jaietako liburuan argitaratuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu