Ana Urrutia eta Xabier Paya ume elebidunen gurasoen dudak argitzen
2007-02-08 01:00 Euskerea berbagaiElebitasunaren inguruan izaten diran gorabeherak argitu guran eta umeak euskerazko ereduetan eskolaratzeko orduan izaten diran dudak baztertzeko asmoz, Bizkaiko 12 udalerritan Ana Urrutiak eta Xabier Payak zuzendutako berbaldiak izango dira.
Euren esperientzia eta 31 udalerritan banatu dan 'Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua' oinarritzat hartuta, etxeko txikienak eskolaratzeko orduan familiek izaten dituen dudak argitu eta aholkuak emoten saiatuko dira.
Igaz 7 udalerriren eskutik hasi zan egitasmoa eta orain honako 12 udalerri honeetan egingo da: Getxo, Arrigorriaga, Amorebieta-Etxano, Balmaseda, Zalla, Sodupe, Etxebarri, Muskiz, Karrantza, Gordexola, Urduña eta Ermua.
Aitatu legez, Ana Urrutia eta Xabier Paya izango dira egitasmoaren gidariak. Ana Urrutiak bere esperientzia azalduko dau euskerarik jakin ez eta ikasten dabilzan ume elebidunen ama legez; Xabik, barriz, semearen ikuspuntua azalduko dau; gurasoek euskerarik jakin ez arren, euskera ederto berba egiteko kapaz da.
Berbaldiak Getxon hasi ziran urtarrilaren 30ean eta Ermuan amaituko dira apirilaren 19an. Tartean, Zallan (zezeilak 13), Sodupen (zezeilak 14), Arrigorriagan (zezeilak 20), Zornotzan (zezeilak 22) eta Urduñan (zezeilak 27) izango dira.
Bestalde, aurrematrikulazino sasoia dala kontuan hartuta, Bizkaiko hainbat udalerrik euskerazko eredua bultzatzeko kanpainea egin dabe, batez be etorkinei bideratuta.
Horreek danak Alkarbide bilgune teknikoak koordinau ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!