Patxo Telleriak gidoigintzea irakatsiko dau
2007-02-07 01:00‘Orain arte hutsunea egon da euskerazko gidoigintzan; desorekea dago, gidoigintza arloan orokorrean eta, batez be, euskerazko gidoigintzan’, azaldu dau Telleriak
Autore Fundazinoaren formazino programearen barruan, Patxo Telleriaren gidaritzaean Gidoi Idazketa Tailerra antolatu dau Euskal Herriko Unibersidadeko Bizkaiko Campuseko Kulturgintza arloak. Ikastaroa EHUko ordezkari Patxi Azpillagak, Autore Fundazinoaren ordezkari Itziar Bilbaok eta irakasleak berak, Patxo Telleriak aurkeztu dabe.
‘Orain arte hutsunea egon da euskerazko gidoigintzan; desorekea dago, gidoigintza arloan orokorrean eta, batez be, euskerazko gidoigintzan’, azaldu dau Telleriak. Hutsune hori beteteko helburuagaz sortu dabe, beraz, ikastaroa. Zezeilaren 26tik martiaren 1era (lau egun, astelehenetik eguenera), arratsaldez, bost ordutako lau saio izango dabe ikasleek Bilbon.
Gidoigintzearen teoria eta praktikea buztartuko dira ‘praktikea garrantzitsuagoa izan arren, tartean teoria be landuko dogulako’. Gidoigintzearen teknikan era profesional zein amateurrean trebau gura dabenek aukera parebakoa izango dabe arloan sakontzeko. Ikastaroan, narratiba dramatikoaren ezaugarriak eta telebistako fikzinozko generoak ezagutuko dabez ikasleek. Ideia eta tramea, konfliktoa, personaiak, baliabide narratiboak eta beste hainbat arlo landuko dira, beti be euskeraz eta euskerearen ezaugarriak kontuan hartuta. ‘Momentu aproposean dator ikastaroa, euskeraz ganera, gidoigintzearen elementuetako bat dialogoa dalako eta oso gatxa da dialogetan irakastea, hizkuntzeak berezko elementuak ditualako’.
Ikasleak animau gura izan ditu Telleriak, ‘lana egon badagoalako eta ez dagoalako hori beteteko jente nahikoa’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!