‘Maldetan sagarrak. Euskal Gatazka euskal literaturan’ liburua aurkeztuko dau UEUk
2007-02-07 01:00Gatazkea eta literaturea hartu-emonetan jarten dabezan hainbat saio batzen ditu liburuak, idazleek zein kritikariek egindakoak.
Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Literatura Sailak ‘Maldetan sagarrak. Euskal Gatazka euskal literaturan’ liburua aurkeztuko dau Donostian bariku honetan, zezeilak 9, UEUren iturriek prentsa ohar bidez iragarri daben legez.
Gatazkea eta literaturea hartu-emonetan jarten dabezan hainbat saio batzen ditu liburuak, idazleek zein kritikariek egindakoak, asko ikuspegi personaletik eta beste asko distantziatik eta ikuspegi kritikoago bategaz.
Danetara, liburuak hamar artikulu batu ditu, egile honeenak: Aitzpea Azkorbebeitia, Jon Benito, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Hasier Etxeberria, Aingeru Epaltza, Aritz Gorrotxategi, Mikel Hernandez Abaitua, Jokin Muñoz eta Markos Zapiain.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!