Amaitu da sagarraren burrukea

Bizkaie! 2007-02-06 01:00

Aurrerantzean, ordenagailu-etxeak erabiliko dau sagarraren irudia The Beatlesen kantak iTunes dalakoan jartearen trukean. Ganera, disketxeari baimen batzuk itxi behar izan deutsoz Apple Corps izena erabili ahal izateko.

Apple informatika enpresearen eta Apple Corps disketxearen arteko arazoa 1980. urtean hasi zan, The Beatles taldeko Goerge Harrison gitarra-joleak Apple ordenagailu baten iragarkia ikusi ebanean. Izan be, Apple Corps dalakoa Liverpooleko laukote ezagunaren disketxea zan.

Egoerearen barri Gotzon Plaza informatikoak emon dau atal honetan orain dala hilabete batzuk baina honezkero arazoa konponduta dagoala iragarri dabe. Aurrerantzean, ordenagailu-etxeak erabiliko dau sagarraren irudia The Beatlesen kantak iTunes dalakoan jartearen trukean. Ganera, disketxeari baimen batzuk itxi behar izan deutsoz Apple Corps izena erabili ahal izateko.

Adostu daben azken akordioa izatea espero dabe alderdiek, izan be, lehenago be adostu izan dabez hainbat kontu baina azkenean beti haserratu izan dira. 1981ean berbatu eben lehenengo akordioa: Apple Computer etxeak sagarra erabilteko eskubidea eukan, baina informatikeagaz lotutako jardueretan bakarrik. Urteek aurrera egin ahala, enpresea musikearen munduan sartu zan iTunes programeagaz eta iPod aparatuagaz. Orduan, barriro sortu zan matrakea, epaileak ordenagailuen konpainiari arrazoia emon arte. Ordutik, errekursoak gora eta errekursoak behera ibili dira baina, antza danez, adostasuna lortu dabe. Ikusiko da luzarorako bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu