Zapatuan hasiko da Kulturbirea Karrantzan
2007-02-08 01:00Herririk herri, ohiko Korrika Kulturalari gehituko jakozan emonaldiak bultzatzeko sortu da proiektua eta zapatu honetan, zezeilak 10, hasiko da, Korrikea legez, Karrantzan.
Korrika Kulturalaren barruan barrikuntza bat izango da aurten: Kulturbirea. Herririk herri, ohiko Korrika Kulturalari gehituko jakozan emonaldiak bultzatzeko sortu da proiektua eta zapatu honetan, zezeilak 10, hasiko da, Korrikea legez, Karrantzan.
Ekimenaren arduradunek jakinarazo daben legez, Korrikak azpiegitura eta emonaldi kulturalaren barri emango dauen karpea jarriko dau 20 bat herritan. Herri horreetako kaleetan, kale antzerki bat be izango da, Eidabe antzerki taldearen eskutik; Korrikearen inguruko spot bat grabetan ibiliko da zine ekipo bat eta herritarrak eurak izango dira spot horretan protagonistak.
Kulturbireak Karrantzan egingo dau lehenengo bisitea eta bertan zenbait ekitaldi izango dira. Karrantza herria aurten esanguratsua izango da Korrikarako, bertan hasiko baita, martiaren 22an.
Zapatuan, zezeilak 10, goizeko 10:30ean, herri kirolak izango dira udaletxeko plazan. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, sagardotegi ibiltarian edaria eta jatekoa (sagardoa, gaztaia eta intxaurrak musutruk herriko jentearentzako) amaitu arte egongo da zabalik, bertsolari eta trikitrilariakaz. Karrantzako jantza taldeak jantza ikuskizun bat eskainiko dau 12:40ean eta Apurka taldearen kontzertua izango da 13:10ean. Korrika antzerkia 12:40an izango da eta goiz osoan gaztelu puzgarriak eta kale animazinoa izango dira Beltzarana taldearen eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!