The Doors taldeak 40. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2007-02-08 01:00   Musikea

Taldearen klasiko guztien bilduma lan bategaz eta estudioan grabau zituan sei diskoen berredizinoagaz ospatuko dabe urteurrena. Diskoaren izenburua ‘The very best of The Doors’ izango da eta martiaren 27tik aurrera egongo da salgai.

The Doors taldeak klasiko guztien bilduma lan bategaz eta estudioan grabau zituan sei diskoen berredizinoagaz ospatuko dau 40. urteurrena. Diskoaren izenburua ‘The very best of The Doors’ izango da eta martiaren 27tik aurrera egongo da salgai.

Jim Morrisonen gidaritzapean, taldearen kanta klasiko danak batzen dituan lana euskarri bitan argitaratuko da: CD bikotxa eta 1968ko kontzertu bateko abestiak batzen dituan DVDa. Lujozko edizino hori mugatua izango da eta berbak, testuak eta argitaratu bako argazkiak batzen dituan liburutxua be kaleratuko da.

‘The very best of The Doors’ lanak 34 kanta izango ditu, ‘Break on through’, ‘Light my fire’, ‘The end’, ‘L.A. woman’, ‘Roadhouse blues’, ‘Touch me’, ‘Hello I love you’, ‘People are strange’ edota ‘When the music's over’ klasikoak tartean.


Nahasketa barriak

Ray Manzanarek, Robby Krieger eta John Densmore taldekideak bizirik dagoz eta eurek nahastau ditue kanta danak, Bruce Botnick jatorrizko grabazinoen soinu teknikariagaz batera eta taldearen hasierako espiritua ahaztu barik.

Manzanarek-ek adierazo dauen legez, lan honegaz, taldearen zale guztiek, barriek zein zaharrek, ‘jatorrizko grabazinoetan inoiz entzun ez ziran eta orain lehenengoz entzun daitekezan Jim-en koruak, nire piano zatiak eta Robby-ren gitarra soloak entzun ahal izango ditue’, esan dau.

Martiaren 27an bertan jarriko dira salgai taldeak estudioan grabautako sei diskoen berredizinoak. Disko bakotxa barriro masterizau eta material gehiagarriakaz osotu eta tartean argitaratu bako argazkiak sartu ditue.

‘Push push’, ‘Who scared you’, ‘Whiskey, mystics and men’, ‘Money beats soul’, ‘Orange county suite’ edo ‘(You need meat) Don't go no further’ dira The Doors-ek gordetako bitxietako batzuk. Gainera, Chuck Berryren bertsino bat (‘Carol’) edota Albinoniren ‘Adagio en G Minor’ be topau daitekez lanean.

The Doors rockaren historiako talde handienetako bat da eta bere ondare musikala banda ugarik hartu dabe. Garai digitalean, eskuko telefonoetarako edukien salmenten lehenengoak dira Ameriketako Estadu Batuetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu