Katu-mihinak
2007-02-09 01:00 Jan edanakKaixo irakurleok. Gaurkoan, zeozer desbardina egiteko, kafeagaz hartzeko gaileta antzeko pastea egiten ikasi eta ezagunak diran katu-mihinak preparauko doguz.
Kaixo irakurleok. Oraingoan, zeozer desbardina egiteko, kafeagaz hartzeko gaileta antzeko pastea egiten ikasi eta ezagunak diran katu-mihinak preparauko doguz.
Katu-mihinak
Osogaiak
- Bahetutako uruna: 70 gr.
- Glas azukerea: 50 gr.
- Gurina: 50 gr.
- Arrautza osoak: 3
- Zuringoak: 9
- Banilla apur bat.
- Gatz fin apur bat.
Zelan egin
Pisatu zehatz-mehatz osogai guztiak. Jarri ontzi batean gurina eta landu pomada-puntuan jarri arte. Bota glas azukerea eta segidu lantzen. Ostean, gehitu gatza, banillea eta zuringoak (astiro, kremea ez ebagiteko). Gero, bota arrautzak banan-banan eta, azkenik, bahetutako uruna (hori be astiro, ez pegetako). Preparau 8 zenbakiko mutur laua daukan mahuka bat, bete oreagaz eta egin zigarro formako 7 bat zentimetroko aleak, aurretik gurin apur bategaz bustitako labako plaka batean. Aleen artean 2 zentimetroko tartea itxi. Txapea beteten dogunean, golpetxu bat emon mahaiaren ganean eta sartu laban 220º C-tan, pasta bakotxaren ingurua gorritu arte. Atara labatik eta, hoztu aurretik, atara txapatik altzairuzko espatula bategaz. Jateko prest dagoz eta gogoratu, gordeteko, ontzi zarratu batean sartu, hezetasunetik babesteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!