Jabier Muguruzarena da 2007ko euskal kanturik onena

Bizkaie! 2008-04-09 14:37   Musikea

Jabier Muguruzak 2007ko euskerazko kanturik onenaren saria jaso dau Konplizeak bere azken laneko ‘Irene’ abestiagaz.

Jabier Muguruzak 2007ko euskerazko kanturik onenaren saria jaso dau Konplizeak bere azken laneko ‘Irene’ abestiagaz.

Musikaren Zientzia eta Arteetako Akademiak urtero ospatzen dauen Musikaren sarien banaketea izan zan orain egun batzuk Valladolideko Miguel Delibes antzokian. Sari honek euskal kantariaren ibilbideari errekonozimendua emoteaz gan, Konplizeak azken diskoan autoreak eta bere diskoetxeak jarritako indarrak berpizten ditu.

Beste alde batetik, kantu Asturiar onenaren saria Tejedor Anaien Seique non’ izeneko kantuak eroan eban, ‘Música na maleta’ deritzan beren azken albumeko abesti batek. Honako diskoa Elkar estudioan grabau zan pasa dan urteko maiatzean, Cesar Ibarretxe teknikariaren laguntzaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu