Asmoz Fundazinoaren on-line eskaintzea

Bizkaie! 2008-04-10 12:01

Eusko Ikaskuntzearen Asmoz Fundazinoak, sare bidezko irakaskuntzan aitzindari dan erakundeak, ikasturte honetarako ikastaroen proposamen zabala eskaini dau.

Eusko Ikaskuntzearen Asmoz Fundazinoak, sare bidezko irakaskuntzan aitzindari dan erakundeak, ikasturte honetarako ikastaroen proposamen zabala eskaini dau.

Asmoz Fundazinoa Eusko Ikaskuntzearen barruan sortu zan, erakundeak berak antolatutako zein unibersidadeek eta beste erakunde batzuek antolatutako ikastaroak kudeatzeko. Fundazinoaren helburu garrantzitsuena sare telematikoen bidez ahalik eta prestakuntza onena emotea da. Horretarako, on line irakaskuntzan esperientziadun irakasleak erabiliko ditu.

2008-2009 ikasturteari begira, Eusko Ikaskuntzearen Asmoz Fundazinoak ondorengo ikastaroak eskainiko ditu, danak Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) berezko tituluak diranak eta batzuk Urruneko Hezkuntzarako Unibersidade Nazionalarenak (UNED/UHUN) be.

Barritasun moduan, aurtengo eskaintzan unibersidadeko master bi eta lau unibersidadeko espezializazino dagoz. Honezkero, matrikulazino epea zabalik dago.

Unibersidadeko Masterrei jagokenez, Eraikuntzetako Ingenieritza Termikoa (erdibidekoa), Integrazino Politikoa eta Bateratze Ekonomikoa Europako Batasunean (on line), Ingurumen Zuzenbidea (on line) eta Nazinoarteko Merkataritza Zuzenbidea (on line) dagoz.

Unibersidadeko espezializazinoen atalean honako honeek dagoz: Lurralde Antolakuntza eta Kudeaketea (on line); Garapen Iraunkorra. Tokiko Agenda 21aren kudeatzailea (erdibidekoa); Gertaera traumatikoen biktimei laguntza (erdibidekoa); Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazinoak (erdibidekoa); Nazinoarteko Merkatal Zuzenbidea (on line); Giza Eskubideak (on line); Eusko Ikasgaiak (on line); eta Hizkuntza Plangintzea (HIZNET) (erdibidekoa). Ganera, Detektibe Pribadua (erdibidekoa) Unibersidadeko Graduaurrekoa be eskainiko ditu.

Ikastaroen zein matrikulazino prozesuaren inguruan informazino gehiago eskuratu gura izan ezkero, jo www.asmoz.org webgunera edo deitu 943212369 telefonora.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu