Hogei urteko ibilbidea 14 kantutan
2008-04-09 15:43 MusikeaMikel Markezek (Errenteria, 1971) bere zortzigarren lana kaleratu dau oraintsu. Ez dira kantu barriak, bilduma lana da; kontzertuak emoten hasi zanetik 20 urte beteko dira aurten, eta ibilbide horretako lana disko bakar batean batu dau ‘Zure begiek bilduma 1988-2008’ bilduman, hain zuzen be.
Mikel Markezek (Errenteria, 1971) bere zortzigarren lana kaleratu dau oraintsu. Ez dira kantu barriak, bilduma lana da; kontzertuak emoten hasi zanetik 20 urte beteko dira aurten, eta ibilbide horretako lana disko bakar batean batu dau ‘Zure begiek bilduma 1988-2008’ bilduman, hain zuzen be. Danetara, 14 kantu aukeratu ditu Mikel Markezek.
Apirilaren 4an emon eban diskoaren lehenengo aurkezpen kontzertua Aian; emonaldi berezia izan zan, kontuan hartuta, Mikel Markez bertan bizi dala azken 15 urteotan. Hurrengo kontzertuak maiatzean eskainiko ditu: lehenengoa, maiatzaren 16an, Getxon, Algortako Getxo Antzokian, iluntzeko 20:00etan hasita. Bigarrena, barriz, Iruñean, maiatzaren 22an, Erraldoien Txokoan, 20:00etatik aurrera.
Kantu barriak eta beste disko bat atarateko beste materiala ei dauka errenteriarrak baina oraingoz bilduma lan honen zabalkundeari ekingo deutso.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!