Jabier Salutregi eta Teresa Todaren kartzelaratzeak salatu ditu PENek Glasgow-n

Bizkaie! 2008-04-07 18:47

Euskal PEN Klubak modu aktiboan parte hartzen dau Idazle Presoen Batzordean (WiPC) 2004an sortu zanetik. Batzordean ez eze, PENeko biltzar nagusietan be salatu ditu Egin, Egunkaria eta Ardi Beltza-ren zarratzeak, berbarako, Tromson-en (Norvegia) eta Bled-en (Eslovenia).

Apirilaren 4tik 6ra, idazleen PEN mundu-erakundeak Writers in Prison Committee-ko (Idazle Presoen Batzordea, WiPC) urteko batzarra egin dau Glasgow-n (Eskozia). Urtzi Urrutikoetxea eta Lutxo Egia Euskal PEN Klubeko batzordekideak Egin eta Egunkaria auzien egungo egoerearen barri emon dabe eta, zehatzago, 10na urteko kartzela zigorra jaso daben Jabier Salutregi eta Teresa Todaren kasuak aurkeztu.

Euskal PEN Klubak modu aktiboan parte hartzen dau Idazle Presoen Batzordean (WiPC) 2004an sortu zanetik. Batzordean ez eze, PENeko biltzar nagusietan be salatu ditu Egin, Egunkaria eta Ardi Beltza-ren zarratzeak, berbarako, Tromson-en (Norvegia) eta Bled-en (Eslovenia).

WiPC-ko aurtengo bileran be presente egon dira Egin eta Egunkaria kasuak. Urtzi Urrutikoetxea Euskal PEN Klubeko ordezkariak aurkeztu zituan joan dan zapatuan, ‘Zelan eragiten dauen terrorismoaren kontrako legeak adierazpen askatasunean’ atalean. Bertan, herri bi aztertu ziran: Errusia eta Espainia. Urrutikoetxeak, egunkarien zarratzea eta egungo egoereari errepaso egin ostean, 18/98 sumarioaren barruan 10na urteko kartzela zigorra jaso daben Jabier Salutregi eta Teresa Toda kazetarien egoerearen barri emon eban luze. Lehendik Egin eta Egunkaria kasuek sortu eben bezelaxe, kazetari bien eskubide urraketak interes handia piztu dau Glasgow-ra joandako PEN Klubetako ordezkarien artean. Kasuen aurkezpena egin ondoren, eztabaida bizia bezain interesantea sortu zan ordezkarien artean. Teresa Toda, gainera, Euskal PEN Klubeko batzordekidea da. WiPC-eko bileran batutako taldeek aho batez salatu eben adierazpen askatasunaren kontrako ekimena.

PENek ondoko kasuak aztertuko ditu irailean Bogotan (Kolonbia) egingo dan 2008ko mundu batzarrean. Bertan Euskal PEN Klubak aurkezturiko ebazpena bozkatuko dabe.

Azkenik, Urtzi Urrutikoetxeak aukerea aprobetxau eban erakusteko zein dan Euskal PEN Kluba Adnan Hassanpour-en alde egiten ari dan lana. Hassanpour idazle kurduak heriotza-zigorra jaso dau Iranen adierazpen askatasunari lotutako arrazoiengaitik.

Zer duda egin, 2008ko WiPCko bileran Txinako idazle eta kazetari presoek (40 dagoz Caselist zerrendan) eskuratu dabe arreta nagusia. Igaz Dakar-en (Senegal) egindako mundu kongresuan, Joku Olinpikoak Beijing-en izango dirala aprobetxatuz, egoerea nabarmentzeko beharra ikusi eban PENek eta denpora honetan lan handia egin dau. Azkenik, Amerikako hainbat herritako (Kuba, Mexiko edo Kolonbia, kasu) egoerak be sano garrantzitsuak izan dira aurtengo bileran.

Danetara, mundu osoko (Txina, AEB, Errusia, Somalia, Nepal, Norvegia…) 27 PEN klubetako 70 lagun alkartu dira Glasgow-n batzorde honetara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu