Diagonal 0 kolektiboak 'Pisu Ederra' aurkeztuko dau Durangon

Bizkaie! 2025-11-28 08:04   Zinemea

DemaSA – Irudienea sailean lehiatuko da.

Diagonal 0 kolektiboak (EHUko ikasle ohiak eta Pabellón 6ko aktoreak) bigarren saria irabazi eban Zinebi Express 2025ean, Pisu Ederra. 45m2, kanpoaldearen bihotzean. Bikote batentzako aproposa. Argi naturalagaz. film laburragaitik. Lana DemaSA – Irudienea sailean lehiatuko da Durangoko Azokan.

Sinopsia

Sandra eta Izar etxebizitea topetan dabiz. Bisiten zehar gauza bitaz konturauko dira: independizau ezin dirala eta euren arteko hartu-emonak funzionetan ez dabela.

Diagonal 0 taldeko kideak

  • Jone Aranberria Etxeandia. Bilboko gidoilari eta zuzendaria, Agur, Maria sortzailea eta Talentuaren Astea 2024ko finalistea. Orain Erdiko Puntua prestetan dabil.
  • Elene Mengyu Larrinaga Bilbao. Cine Invisible Barakaldoko sariduna, Gidoi Mentoring eta Aukera 2025eko hautatua. Hogeitabat dokumentalaren sortzailea.
  • Joane Maiz Martínez. Ikus-entzunezko sortzaile gasteiztarra, film laburretan eta bideoklipetan esperientzia dauena.
  • Bego Arana. Getxoko ikus-entzunezko profesionala, Zinemaldian eta telesailetan lan egin dau. Haziaken produktorea da. Gaur egun, Itzuli film laburra egiten dabil.
  • Sandra Tejero. Aktore eta sortzaile eszenikoa, Euriartean, Gazte Konpainia (P6) edo Atx Teatroa lako proiektuetan lan egin dau. La ApuntadorA Teatroaren sortzailea da.
  • Sandra Ortueta. Basauriko aktorea eta poetea. El cajón de mi materia oscura poemarioa eta Ahora que escupo fuego obrak idatzi ditu. Haren azken ikus-entzunezko proiektuen artean, Palacio Estilistas eta Desmontando a Lucía nabarmentzen dira.
  • Bernat A. Onzain. Barrikako zinemagilea, CIMA10 (CIMA eta PrimeVideo sustatuta) lehiaketearen zuzendaria eta Donostia Zinemaldiko Universae Sariaren irabazlea (Sillas) da.

Zinebi Express

17. edizinoa 2025eko zemendiaren 12tik 17ra egin zan, Zinebik atonduta eta EHUKulturaren, Arte Ederretako Fakultadearen, Euskal Herriko Zine Eskolearen eta beste erakundeen laguntzeagaz. 

Taldeek bost egun izan zituen 3 minutuko gehienezko iraupena eban film laburrak sortzeko, gitxienez kanpoaldeko eszena bat kontuan hartuta.

Diagonal 0: zinema kolektiboa

Autortzeak berretsi egiten dau kolektiboak sorkuntzan egiten dauen ahalegina. Taldeak Pisu Ederra aurkeztuko dau Durangoko Azokan, haren ibilbidea jarraituz.


Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu