‘Uniberts EHUdenda’ zabalduko dabe Bilbon

Bizkaie! 2006-12-20 01:00

Arratsaldeko zazpiretan zabalduko ditu ateak Bilboko Rodriguez Arias kaleko hirugarren zenbakian. Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) denda barria goi mailako hezkuntza-erakunde batek Euskal Autonomia Erkidegoan zabaltzen dauen mueta honetako lehenengo aretoa.

Arratsaldeko zazpiretan zabalduko ditu ateak 'Uniberts EHUdenda'-k Bilboko Rodriguez Arias kaleko hirugarren zenbakian. Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) denda barria goi mailako hezkuntza-erakunde batek Euskal Autonomia Erkidegoan zabaltzen dauen mueta honetako lehenengo aretoa. Inaugurazino ekitaldian Juan Ignacio Perez EHUko errektorea izango da.

Uniberts EHUdendea, unibersidadearen munduari zuzenduta egoteaz gan, publiko osoari zuzenduta dago, Euskal Herriko Unibertsitatearen korporazino markeagaz, EHUko iturriek jakinarazo daben legez.

Erregaluak egiteko objektuak, papergintzea, elektronikea edota jantziak izango dira dendan, danak unibersidadeari eta kultureari lotutako objektuak.

Bilboko merkataritza-gunearen erdian kokatutako aretoak unibersidadea gizartera hurreratu gura dau. ‘Esperientzia barritzaile eta zabala da; dendea bisitarien arabera handitu, egokitu eta moldatuko da’, dinoe EHUko iturriek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu