Delorean eta Standard taldeen disko barriak aurkezteko kontzertuak Plateruenan

Bizkaie! 2006-12-21 01:00   Musikea

Delorean talde zarauztarrak eta Standard talde getxoztarrak euren disko barriak aurkezteko kontzertuak eskainiko ditue abenduaren 22an, barikua, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian gaueko hamarretatik aurrera.

Delorean talde zarauztarrak eta Standard talde getxoztarrak euren disko barriak aurkezteko kontzertuak eskainiko ditue abenduaren 22an, barikua, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian gaueko hamarretatik aurrera. Sarrerak 10 euroan dagoz salgai aurretik erosi ezkero; txarteldegian, 12 euroan.

Delorean ‘Into The Plateau’ izenburuko hirugarren diskoa aurkeko kontzertuak emoten dabil eta, oraingoan, Durangon izango da emonaldia. Zarauztarren lan barriak jantzearen, erritmoaren eta gauaren esentzia dauka. Gitarra atmosferikoak, erritmo adiktiboak eta hasieratik buruan geratzen diran melodiak batu ditue gipuzkoarrek ‘In The Plateau’ diskoan.

Bestalde, Standard taldeak bere lehenengo diskoa aurkeztuko dau: ‘3.000 - 40.000 w’. Post-punk, punk-funk edo dance rock soinuak buztartuz, Joy Division, Spacemen 3, The Rapture, Stooges edo Happy Mondays lako taldeen eraginagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu