Iruñeako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2006-12-20 01:00 Euskerea berbagaiErakundeok sinatzen daben hamargarren lankidetza hitzarmena sinatu eben atzo beste urte baterako, lehenengoa 1997an sinatu ostean. Iruñeako Udalaren izenean Ignacio Pérez Cabañas Kultura zinegotzi delegatuak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Erakundeok sinatzen daben hamargarren lankidetza hitzarmena sinatu eben atzo beste urte baterako, lehenengoa 1997an sinatu ostean. Iruñeako Udalaren izenean Ignacio Pérez Cabañas Kultura zinegotzi delegatuak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Hitzarmenaren helburuei jagokenez, alde batetik, Euskaltzaindiak Iruñeako Udalari aholkuak emongo deutsoz euskareagaz loturea daben gaietan. Ganera, Akademiak herritarrek eskatutako aholkuak, txostenak eta egiaztagiriak emoten jarraituko dau.
Bestalde, kultur hedapenerako jarduerak, ikastaroak edota berbaldiak be antolatuko ditu Euskaltzaindiak; horretarako, hainbat erakunde eta alkartegaz egingo dau alkarlana. Akademiak sustatzen dituan argitalpen, aldizkari edo edizino guztietatik hamar ale emongo deutsoz Iruñeako Udalari, beti be hitzarmenari jagokozan gaiak jorratzen badira. Argitalpen horreek Iruñeako Liburutegi Publikoetan egongo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!