Anjel Lertxundiren 'Zorion Perfektua' liburua inglesez, Renon

Bizkaie! 2006-12-21 01:00   Euskaldunak munduan

Nevadako Center for Basque Studies unibersidadeak argitaratuko dau nobelea (Alberdania, 2003) datorren urteko maiatzean. Amaia Gabantxok itzuli dau ingelesera eta Marijo Olaziregik koordinetan dauen Basque Literature Series bilduman kaleratuko dabe.

Nevadako Center for Basque Studies unibersidadeak Perfect Happiness izenburuagaz argitaratuko dau Anjel Lertxundiren Zorion Perfektua nobelea (Alberdania, 2003) datorren urteko maiatzean.

Amaia Gabantxok itzuli dau ingelesera eta Marijo Olaziregik koordinetan dauen Basque Literature Series bilduman kaleratuko dabe. Bilduma horretan dagoz Ramon Saizarbitoriaren Rossetti's obssesion eta Lourdes Oñederraren And the serpente said to the woman, besteak beste.

Lertxundiren hainbat narrazino ingeleseratu eta argitaratu dira honezkero. Amaia Gabantxok itzulitakoak Transcript aldizkarian kaleratu ziran baina lehenengo aldia da liburu bat osorik ingeleseratzen jakona. Gaztelaniaz Otto Pette (Las últimas sombras), Azkenaz beste (Un final para Nora), Argizariaren egunak (Los días de cera), Lehorreko koadernoa (Cuaderno de tierra firme) eta Zorion perfektua bera (La felicidad perfecta) irakur daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu