Murtziako Euskal Etxeak web orria zabaldu dau sarean

Bizkaie! 2007-02-16 01:00   Euskaldunak munduan

Alkartearen barri emoten dabe eta barri-orria be bertan eskuratu daiteke. Atal bat be badago, euskal etxekoakaz hartu-emonetan jarteko edota mezuren bat bialtzeko.

Murtzian bizi diran euskaldunek leku fisikoa daukie herrialdeko uriburuan. Han batu ziran urtarrilean tanborradea ospatzeko eta euren tanborrak be joteko. Orain, barriz, web orria atondu dabe sarean. Bertan alkartearen barri emoten dabe eta barri-orria be bertan eskuratu daiteke. Atal bat be badago, euskal etxekoakaz hartu-emonetan jarteko edota mezuren bat bialtzeko.

Euskal Etxeak Murtziako komunikabideetan izan dauen ohiartzuna be jaso dabe web orrian. Berbarako, antolatu dabezan jaiak berbabide izan dira prentsan. Zelan ez, argazkiak be badagoz, euskal etxean egin dabezan jarduerak eta bertaratu diranak ikusteko aukerea dago. Izan be, asko dira egiten dabezan jarduerak: euskera eskolak, sukaldaritza ikastaroak, berbaldiak, Euskal Herriko jaiak ospatzea, Athletic zaleen topaketak, eta abar.

Bazkideentzat eta lagunentzat zabalik daukiez ateak, web orrian adierazo dabenez. Laster bazkideen batzar nagusia egingo dabe, aurrera begira ildo nagusiak zehazteko asmoagaz. Gaur egun berrogeta bost bazkide dira, baina euren amesa hirugogei batzea da. Era berean, web orria bera be janzteko asmoa daukie: eduki gehiago txertatzea eta euskerazko atala osotzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu