EiTBren eta Euskaltzaindiaren arteko bigarren lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2007-01-23 01:00 Euskerea berbagaiHitzarmen horren bidez, EiTBko hedabideetan euskerearen erabilera egokia sustatuko da, euskal gizartean euskerea normalizetako eta bultzatzeko helburuagaz.
Andoni Ortuzar Euskal Irrati Telebista (EiTB) herri erakundeko zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak EiTBren -eta horren sozietate Euskal Telebista, Euskadi Irratia eta Radio Vitoriaren- eta Euskaltzaindiaren arteko bigarren lankidetza-hitzarmena sinatu dabe EiTBren Iurretako egoitzan. Hitzarmen horren bidez, EiTBko hedabideetan euskerearen erabilera egokia sustatuko da, euskal gizartean euskerea normalizetako eta bultzatzeko helburuagaz. Ekitaldian, ganera, Jose Luis Lizundia diruzaina eta Julian Beloki EiTB Irratiko zuzendari koordinatzailea be izan dira.
Erakundeen arteko lankidetzeak honako hiru arlo honeek sakonduko ditu: batetik, lexikoa, batez be onomastikearen arloan eta EiTBn erabilten diran toponimo, exotoponimo eta antroponimoei lotuta; bestetik, hizkuntzearen gramatikea; eta, azkenik, ahoskerearen ganeko arauak eta jarraibideak.
Era horretan, euskerearen erabilera egokirako, EiTBri aholkua eskainiko deutso Euskaltzaindiak eta, horrezaz gan, urtean behin, txostena osotuko dau. EiTBk, bere aldetik, euskerearen normalizazinoa, sustapena eta erabilera zuzena bultzatuko ditu.
EiTBren hedabideek egindako kontsultei lehentasuna emongo deutse Akademiak. Erakunde bietako ordezkari bana egongo dira kontsulta horreek eta erantzunak bideratzen.
Hiru urteko iraupena izango dauen hitzarmena behar dan moduan beteten dagoala jakiteko, Euskal Irrati Telebistak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea sortuko dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!