Irabazlerik barik itxi dabe Zubikarai nobela laburren sariketea

Bizkaie! 2007-01-23 01:00

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak urtero antolatzen daben Agustin Zubikarai nobela laburren lehiaketako VI. edizinoa irabazle barik geratu da. Hori erabagi dau epaimahaiak, ‘aurkezturiko lanak aztertu ondoren, kalidade nahikoa eukan lanik ez egoalako’.

Urtarrilaren 19an, Euskaltzaindiaren egoitzan alkartu ziran epaimahaikideak, Kirmen Uribe eta Miren Agur Meabe idazleak eta Xabier Mendiguren Elizegi editorea, eta ahobatez erabagi eben aurtengoan saririk ez emotea.

Lehiaketa literarioa Agustin Zubikarai idazle ondarrutarraren omenezko ‘Lore Jokoak’ deritxan kultur programearen ekimenetako bat da, gai desbardinen ganeko ikerketa bekak edo lehiaketa literariogaz batera.

Antolatzaileek gogoratu dabenez, honezkero martxan dago nobela laburren 2007ko lehiaketea. Horretarako, aurtengo edizinoko lanak aurkezteko epea 2007ko abenduaren 1era arte zabaldu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu