Eleizeak online telebista abiarazo dau

Bizkaie! 2007-01-24 01:00

Eleizeak ez dau baztertu teknologiak fededunak erakarteko eskaintzen dauen aukerea eta Malagako Gotzaitegiak ‘Diocesis TV’, Interneteko lehenengo telebista kate katolikoa abiarazo dau.

Orain urte batzuk pentsauezina baina gaur egun errealidadea da. Eleizeak ez dau baztertu teknologiak fededunak erakarteko eskaintzen dauen aukerea eta Malagako Gotzaitegiak ‘Diocesis TV’, Interneteko lehenengo telebista kate katolikoa abiarazo dau. Aurreko egunotan aprobak egiten ibili dira baina gaur, hilak 24, programak emitiduten hasiko dira.

Diocesis TVk egunean hiru programa eskainiko ditu: ‘Mezu bat dozu’, Ebanjelioaren ganekoa; ‘Lehenengoak’, eguneko santuaren ganeko informazinoagaz eta, azken buruan, ‘Ilargia’, eguneko barriak kristinau ikuspegitik aztertzeko.

Eleizearen telebista honen barri emoteko publizidade kanpaina berezia antolatu eta ‘Poltergeist’ filman oinarritutako iragarki bat egin dabe. Javier Moreno, Diocesis TVko lantaldeko kideak jakinarazo dauenez, Interneteko telebistaren kostua nahiko txikia da, baliabide askorik ez da behar eta bide ezin hobea da gure mezua ezelako bitartekorik barik zabaltzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu